Argazki lehiaketan ere txapeldun
Bi sari gehiago irabazi ditu Iñigo Legorburuk: Iurretako Bertso paper lehiaketa eta Andoaingo Extremadurako etxeak antolatutako argazki lehiaketa.
Iñigo Legorburuk beste bi sari irabazi ditu. Iurretako Bertso Paper lehiaketan gailendu da errenteriarra zortzigarrenez erreskan, eta Andoaingo Extremadurako Etxearen argazki lehiaketan ere nagusitu da. Arlo hori berria da Legorbururentzat, estreinakoz aurkeztu da argazki lehiaketa batera, eta irabazi egin du.
Iurretako lehiaketara Normaltasun Erian bertso sortarekin aurkeztu da Legorburu, eta zortzigarren aldia badu ere irabazten, jarraian, “ilusioa lehenengoan ateratakoaren berbera dela” azaldu du. Bi sarietan, pandemiaren gaia izan du inspirazio iturri.
Argazkirik onenaren saria eman diona berriz, etxeko balkoian musuko berrerabilgarriak garbitu eta sikatzen ziren bitartean sortutako itzalari egindako argazkiak eman dio, berriz.
Bi sari horiek eskuratuta, guztira, 104 aitortza jaso ditu Legorburuk, alajaina.