Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ez diete pentsioak negozio bihurtzen utziko

Gai bat erdigunean atera dira pentsiodun eta jubilatuak kalera gaurko elkarretaratzea eta manifestazioan; Gizarte Segurantzari berehalako auditoria egiteko eskaera pentsio publikoen defentsan.

Duintasunaren protesta gaur goizean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/05

Kalean izan dira, enegarrenez, pentsiodun eta jubilatuak. Oraina dute jokoan, baita etorkizuna ere, beraiena bakarrik ez, pentsioen auzia, belaunaldi gazteei ere eragingo dien kontua delako. Eskaerak, betikoak, pentsio nahikoak bermatzea bizi ahal izateko duin, emakume eta gizonen arteko pentsio arrakalarekin amaitzea, pentsio sistema publiko propioa… eta gai bat erdigunean gaurko elkarretaratzea eta manifestazioan, Gizarte Segurantzari auditoria egiteko eskaera pentsio publikoen defentsan.

Datu bat diru nahikorik ez dagoela esaten dutenentzat eta Duintasunak gaurko protestan zabaldu duena: 1989. eta 2013. urteen artean 155.500 milioi euro esbideratu ziren gizarte kotizazioetatik osasun eta ordainsaririk ez duten osagarriak ordaintzeko: “Iruzur horrek gizarte segurantzako erreserba funtsari, hau da, pentsioen itsulapikoari eragin zion; izan ere, 2000 eta 2011. urteen artean 68.000 milioi euro baino ez zituen bildu, eta hurrengo zortzi urteetan heldutako gobernuek ia hutsik utzi zuten”. Kontuen auzitegiak gizarte segurantzaren kontuen fiskalizazio txostenetik hartutakoak dira datu horiek.

Gogor salatu du Duintasunak erabaki hori, “bizitza oso baten ondoren pentsio duin bat bermatzeko baliabideetan eskua sartzeko eskrupulorik ez baitute izan. Pentsioen Sistema Publikoa erasotzeko erabili zuten kotizazioen desbideratzea, erretiro adina atzeratuta, pentsioak jaitsita, kalkulua egiteko urteak gehituta, eta iraunkortasun faktorea sortuta urte gehien bizi direnak zigortzeko. Sistema publiko okertu zuten, diru publikoarekin sustatutako eta bankuek kudeatutako pentsio funts pribatuetan aurreztu behar genuela konbentzitzeko”.

Erantzun argi eman dute pentsiodun eta jubilatuek, “orain arte ez badute ziria sartzea lortu, orain ere ez dute lortuko. Ez dute lortuko langileok geure teilatura harriak botatzea lan akordioen bidez pentsio sistema osagarriak ezarriz. Ez diegu pentsioak negozioa bihurtzen utziko, ezta osasuna, hezkuntza, mendekotasuna, etxebizitza eta pertsonentzako edozein behar ere negozio egitea onartuko”.

Eskaera gaurkoan, auditoria egitea, publikoa, eta berehalakoa 2023ra arte itxoin gabe, pentsioen itsulapikoan sartu ez ziren kotizazio sozialen superabitak non dauden jakiteko.

Gaurkoan ere, konpromiso irmoa: kalean jarraituko dute, borrokan, “desberdintasunari eta bidegabekeriari buelta eman arte eta gure aldarrikapenak lortu arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.