Hamar langiletik gorako enpresei doako aholkularitza eskainiko diete
'Hazinnova 2021' programak mikro-proiektuetarako 50 orduko aholkularitza espezializatua eskainiko du, enpesa lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Hazinnova 2021 programak enpresentzako doako aholkularitza zerbitzua eskainiko die Oarsoaldeko hamar langile edo gehiago dituzten enpresei. Negozioen berrikuntza ekarriko duten mikro-proiektuetarako aholkularitza espezializatua eskaintzea da helburua, honako arlo hauetan: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.
Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako proiektua da. Guztira 50 orduko doako aholkularitza eskainiko dute, hiru hilabeteko epean emaitzak lortzeko konpromisoarekin.
Enpresa motak
Hamar langile edo gehiagoko enpresei zuzendutako programa da. Negozioek Euskadin kokatuta egon behar dute, eta industria-jarduerak (manufakturazio industria, erauzketa industriak, energia hornikuntza, ur eta hondakinen kudeaketa) eta zerbitzuak (industriarekin lotutako zerbitzuak, IKT jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak, aseguruak) egiten dituztenei dago zuzenduta.
Proiektu motak
Enpresek mota ezberdinetako bi mikro-proiektu egin ahal izango dituzte gehienez, honako mota hauetatik aukeratuta:
- Ekonomiko-finantzarioa
- Produkzioa
- Logistika
- Barneko administrazio prozedurak
- Pertsonak
- Bezeroak
- Merkatu berriak
- Produktua
Izena eman ahalko da abenduaren 2ra arte honako formulario honen bidez.