Pontikako aparkalekuaren proiektua idazten hasi da udala
Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak, 180 aparkaleku plaza berri eskaintzeko.
Eremu horretan egingo dute aparkaleku eraikin berria. Argazkia: Herri Bizia Pontikako aparkaleku eraikinaren exekuzio proiektua idazteko eta obra zuzendaritza kudeatzeko Vaumm arkitektura enpresa kontratatu du udalak. Beraun kaleko beheko aldean egingo du udalak aparkaleku eraikina, GI-20 autobidearen ondoan eta Arditurri kaleko garajeen aurrean. Bi xede izango ditu aparkaleku berriak: kanpotik datozenentzat disuasio aparkalekua izango da, eta bertakoen aparkaleku eskaerari erantzungo dio.
Hiru solairuko eraikina eraikitzea aurreikusi du udalak, 180 aparkaleku plaza berri eskaintzeko.
