Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Donibaneko saneamenduari ekiteko prozesua irailean hasiko da

Lehen fasean aurreproiektua jendaurrean jarriko dute, informazio eta partaidetza prozesuari ekinez. Lanak noiz hasiko diren ez dute iragarri.

Jose Ignacio Asensio eta Izaskun Gomez, udaletxean, gaur goizeko aurkezpenean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/07/12

Gaur goizean eman dute Pasaiako udaletxean hamarkada luze “enkistaturik” daraman arazoaren soluzioa izan litekeenaren berri. Donibaneko saneamenduaren informazio eta partaidetza prozesuari irailean ekingo zaio.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Izaskun Gomez alkateak eman dute akordioaren berri. Aurreproiektuarekin bat egin dute, aldundi eta udalaz gain, baita URA eta Añarbeko Ura enpresek ere, zuzeneko lotura izango baitute etorkizuneko lanekin.

Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuko teknikariek Pasaiako barrutiaren saneamendurako aurreproiektu bat garatu dute. Lanen detaile teknikoak jasotzen dituen dokumentu hori jendaurrean jarriko dute, informazioa publiko egin eta proposamena parte hartze prozesupean jarriz.

Lehen fasea: parte hartze prozesua
Lehen fase horri irailean ekingo zaio, eta sanjuandarrek parte har dezatela bereziki garrantzizkoa dela errepikatu du alkateak, horiek izango baitira lanek eragingo dituzten afekzioen zuzeneko kaltetuak. Parte hartze prozesuan, bizilagunek nahi dituzten proposamen eta eskaerak egin ahalko dituzte, eta horiek proiektuan barne hartzea baloratuko da gero.

Ekarpen eta iradokizunak aurkezteko hilabeteko epea ezarriko dute aurreproiektua jendaurrean jartzen denetik. Denbora hori igarotakoan, txosten bat garatu asmo dute ondorioak bizilagunei bidali eta bildutakoa jendaurreko informazio saio batean azaltzeko.

Lanen nondik-norakoak
Obrei buruzko detailerik ez dute aurreratu oraindik. Litekeena da Donibane kaleko lurzorua guztiz altxatu behar izatea uraren saneamendu sistema guztizkoa ezarri ahal izateko; dena den, diputatuak jakinarazi du lan horiek zatika eta fase ezberdinetan egingo liratekeela, kontuan izanda barrutiak kale bakarra dela.

Asensiok ez du xehetasun handirik eman nahi izan, baina aurreratu du obrek barne hartzen dutela ponpaketa-sistema bat ezartzea, ur motak (jatorriaren arabera) bereiziko direla eta litekeena dela hainbat etxebizitzen fatxadei zuzenean eragitea esku-hartzeek. Horretarako soluzioa bizilagunekin adostu beharko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.