Asteburuan, COVID-19agatik 44 kutsatu Oarsoaldean
Positibo gehienak Errenteria-Oreretakoak izan dira, 21. Oiartzunen hamar kutsatu gehiago daude, sei Lezon eta zazpi Pasaian.
Oarsoaldeko herrietan COVID-19agatik kutsatuen kopuruak gora darrai, baina ez inguruko beste herri batzuetan bezainbesteko indarrarekin. Ostiraletik igandera, lau herrietan 44 kutsatu izan dira orotara, 21 Errenteria-Oreretan, hamar Oiartzunen, zazpi Pasaian eta sei Lezon. Aurreko asteburuan (hilaren etik 4ra) 26 izan ziren gaitza hartu zutenak Oarsoaldean.
Kutsatzeak handitu direlako, tasek ere gora egin dute. Jarraian tasak herriz herri, eta asteburuko positiboak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 206 (uztailaren 4ko igandean 102koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 6-9-6.
- Pasaia. Tasa: 203 (uztailaren 4ko igandean 107koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-1-5.
- Oiartzun. Tasa: 337 (uztailaren 4ko igandean 106koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 1-6-3.
- Lezo. Tasa: 263 (uztailaren 4ko igandean 131koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 3-2-1.