Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Oarsopediaren bidez, komunitateari ekarpena egiteko asmoa dute

Oarsopedia Herritar Taldearekin bat egin dute sanjuandar eta lezoarrek.

Donibaneko argazki zaharra. Pabak, txalupak lotzeko erabilitako egurrezko makilak, eta motora batetik sarea ateratzen. Antxon Basurko Donibaneko argazki zaharra. Pabak, txalupak lotzeko erabilitako egurrezko makilak, eta motora batetik sarea ateratzen. Antxon Basurko
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2021/07/12


Sanjuandarren Oroimena Taldeko kidea da Nerea Ibañez Etxeburua. Hiru urte daramatza taldeak lanean herriko argazki zaharrak eta adinekoen ahozko testigantzak jasotzen. Ubera liburutegi berrituaren bueltan sortu zen taldea. «Filosofia aldatu eta komunitatea lerro estrategiko gisa ezarri zen. Liburutegiko arduraduna, gainera, hainbat dinamika berri martxan jartzen hasi zen parte hartzea sustatzeko». Herrian adineko bizilagun asko daudela esan du Ibañezek: «Hiltzen den bakoitzeko, liburutegi bat erretzen da. Ezagutza hori galdu baino lehen, haien testigantzak jasotzea erabaki eta lanean hasi zen taldea».

Grabatutako elkarrizketa horientzako plataforma egokia badute. Ahotsak proiektuaren barruan txoko bat sortu dute web orrian Sanjuandarren Oroimena izenarekin, eta bertara eramaten dituzte egindako guztiak.
Garai bateko argazki zaharrekin gauza bera egitea erabaki zuten, bildu eta zabaltzea, ondare hori herritar guztiekin partekatzeko. Zailagoa egin zaie hori, ordea. Ehunka eta ehunka argazki dituzte bilduta, baina horietako askoren egilerik ez dute ezagutzen, eta ezin izan dituzte webgunera igo. «Oarsopedia Herritar Taldea abiatuko zutela ikusi genuenean, ateak zabaldu zitzaizkigun. Izan ere, Wikipedia plataforma egokia da argazki horiek sareratzeko eta biltzen ari garen hainbeste informazio zabaltzeko». Uste du Wikipediara edukiak igota komunitateari ekarpena egingo diotela, eta argi du taldeko kideek jarraituko dutela Oarsopedia lantaldean, «bai hurrengo bi saioetan, baita datorren ikasturtean modu iraunkorrean ere».

«Gure helburua  ez da pilatzea, biltzen ari garen guztia herriari  itzultzea baizik» Nerea Ibañez Etxeburua Sanjuandarren Oroimena taldeko kidea

Nerea Ibañez Etxeburua Sanjuandarren Oroimena taldeko kidea

«Gure helburua ez da pilatzea, biltzen
ari garen guztia herriari itzultzea baizik»
Nerea Ibañez Etxeburua, Sanjuandarren Oroimena taldeko kidea

 

Bide batez, sanjuandarrak bat egitera animatu ditu: «Belaunaldi berriekin ondare hau guztia konpartitzeko, helburua ez delako pilatzea, biltzen ari garen guztia herriari itzultzea baizik».

Lezoarrak ere taldekide
Unai Tolosa Pontesta lezoarrak ere bat egin du taldearekin, eta horretan jarraitzeko asmoa azaldu du. «Lezoar gehiago animatzen saiatuko naiz, herriari ekarpena egiteko modu egokia iruditzen zaidalako lanketa hau». Lezoren gainean hamaika liburu, ikerketa eta lan, baita argazkiak ere daudela esan du lezoarrak, eta horiei guztiei Wikipedian lekua ematea herritarrentzat aberasgarria izango den zalantzarik ez du, «lan hori guztia, ezagutza handi hori herritarren eskura jartzea garrantzitsua litzateke».

«Lezok bere lekua izan behar du

Unai Tolosa Pontesta

Unai Tolosa Pontesta

jakintza eta ezagutza partekatzea da gakoa»
Unai Tolosa Pontesta, Oarsopedia taldeko partaidea

 

Wikipedia aurrera begirako proiektu bat den zalantzarik ez du Tolosak: «Mundukoa da, eta hor, Lezok, bere lekua izan behar du, bertan egin diren lanen lekukotza jaso behar du. Jakintza eta ezagutza partekatzea da gakoa».

Sanjuandarrek eta lezoarrek egin dute bat taldearekin, orain Pasaiako gainontzeko barrutietako herritarrak eta oiartzuarrak animatzea falta da, Errenteria-Oreretatik abiatutako proiektua bada ere, Oarsoaldea bere osotasunean hartu nahi duelako, euskarazko Wikipedian lekua emateko.

Erlazionatutako edukiaSareak herri memoria izan dezan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.