Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
BEÑAT IRASUEGI, OARSOPEDIAREN SUSTATZAILEA

Sareak herri memoria izan dezan

Oarsopedia Herritar Lantaldea jarri dute martxan. Euskarazko Wikipedia Oarsoaldeko eduki bereziekin hornitzea eta tokiko editoreen komunitatea sortzea dute helburu.

Beñat Irasuegi Oarsopedia Herritar Taldearen sustatzailea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/12

Oarsoaldeko herrietako kultura, ohiturak eta historia ofizialetik kanpo gelditu diren kontaketak bildu eta eduki askeko eta kolaboratiboa den Wikipedia entziklopediara igotzeko jende bila ari dira. Helburu horrekin jarri dute martxan Oarsopedia Herritar Lantaldea. Iniziatibaren atzean, Errenteriako Udala, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea eta TEKS Sarea ari dira lanean, eta helburu zehatzak dituzte: euskarazko Wikipedia Oarsoaldeko eduki bereziekin hornitzea eta Wikipediako tokiko editoreen komunitatea sortu eta trinkotzea.

Beñat Irasuegi da iniziatibaren sustatzaileetako bat. Lantaldea ez dela sortu berria gogorarazi du, 2017an jada ohartu zirelako Oarsoaldeko lau herrietako informazioa urria zela sareko eduki askeko entziklopedian. «Euskal Herriko hainbat lekutan taldeak sortzen hasi ziren, eta Oreretan zein Oarsoaldean kalitatezko informazioa igotzeko taldea sortu behar zela ohartu ginen. Jakin banekien herrian wikilariak bazirela, haiekin harremanetan jarri eta Telegramen taldea sortu genuen». Nahiko apal ibili ziren. Iazko udaran, pandemia testuinguruan eta madalen jaietako egitaraurik gabe, Oarsopedia Eguna antolatu zuen talde horrek udalaren laguntzarekin. «Oso ondo joan zen dena, bisita historikoa egin genuen herrian barrena, baita sozio- politikoa ere. Erdigunetik aterata auzoetara joan, langileen historia eta auzoen konfigurazioa ezagutzeko».
Egun horretan landutakoekin, edukiak ere sortu zituzten Wikipedian, tartean Iztietako elizaren gaineko artikulua. Dinamikarekin jarraitzeko aukerari ateak zabaldu zizkioten orduan, eta orain heldu zaiela aukera hori azaldu du Irasuegik: «Lekuona Fabrikak ateak irekitzearekin, udalaren proposamena jaso genuen, bertan sortuko ziren herritar taldeen artean Oarsopedia taldea txertatzeko aukera eskainiz».

Hiru saio programatuta
Baiezkoa berehala eman zuten, eta hiru saioko dinamika abiatu. Lehen saioa pasa den hilabetean egin zuten, eta bihar egingo dute bigarrena Lekuona Fabrikan bertan, 10:00etatik 13:00etara. Erronka zein den kontatu du oreretarrak: Oarsoaldeko lau herrietako egunerokoa, kultura, ohiturak, txoko berezien gaineko istorioak eta kontaketa ofizialetik kanpo gelditu diren horiek guztiak jaso eta igotzea: «Horiek jasotzeko jendea falta da, wikilariak behar dira egunero gauza txikiak egiteko. Helburua da Orereta, Oiartzun, Pasaia eta Lezoko gauza txiki horiek jaso eta Wikipediara eramateko prest dagoen jendea saretzea. Datuak izan daitezke, argazkiak, istorio bereziak edota herriko aldizkarian edo tokiko prentsan argitaratu eta garrantzitsuak diren kontuak».

Hasiera batean kodeak ezagutzea beharrezkoa bazen ere, gaur egun asko erraztu dela Wikipediarako edizio lana dio Irasuegik, eta ez dela behar ezagutza tekniko berezirik. Hala ere, ezagutza zehatz horiek, egiten ari diren saioetan ere lantzen ari dira bertaratutakoak, planteatutako beharretatik eta kezketatik abiatuta. Ekarpena egiteko ere modu ezberdin asko dagoela nabarmendu du: «Artikulu batean akatsa ikusi edota argazki batean informazioa okerra dela ikusi eta zuzentzea da ekarpena egiteko moduetako bat. Horrela, kalitatea areagotzea lortuko dugu. Beste modu bat eduki txikiak edo argazkiak igotzea da, eta beste bat, artikulu sakonagoak idaztea eskualdearen gainean».

Askotariko jendea lehen saioan
Ekainean egindako lehen saioarekin asebete azaldu da Irasuegi, erantzun zabala izan zuen, eta askotariko jendea bertaratu zela azaldu du oreretarrak: «Hamasei lagun elkartu ginen eta lau taldetan banatu, interesen arabera. Denetariko jendea ginen, inoiz editatu ez dutenak, eta wikilariak direnak». Anekdota bati ere egin dio tartea: «Parte hartzaileen artean herriko adineko bizilagun bat izan zen, Mari Carmen Llopis. Alabetako batekin azaldu zen, eta berak informazio asko duela baina ordenagailu baten aurrean jartzeko gaitasunik ez duela esan zuen. Orduan ideia atera zen: wikilari talde bat sortzearena adineko eskualdeko emakume eta gizonen kontaketak bildu eta edukia Wikipediara eramateko».

Ideia gehiago ere eman ditu Oarsopedia Herritar Taldeak. Ikastetxeei begirakoa da hurrengoa, eta DBHko ikasleek egin beharreko lanetan eskualdearekin zerikusia duten gaiak izatea proposatu dute, sortutako eduki horiekin Wikipedia elikatzeko ondoren.

Oiartzuarrei deialdi berezia
Ekaineko lehen saio horretara Errenteria-Oreretako, Lezoko eta Pasai Donibaneko herritarrak gerturatu ziren. Irasuegik dei berezia egin die oiartzuarrei zein Pasaiako gainontzeko barrutietako herritarrei biharko saioarekin bat egin dezaten. «Herritarren historia falta da, eta orokorra da hori. Historia ofiziala badago, baina eguneroko gauza txiki horiek, berezi egiten gaituztenak, gureak baino ez direnak, falta dira. Falta dira historiaren kontaketatik at utzi dituzten emakumeen lana. Orain, euskarazko Wikipedian badago lan ildo bat martxan emakumeen biografiak biltzea bultzatzen ari dena».

Lanbideekin gauza berbera gertatzen dela dio oreretarrak. «Zenbat eta feminizatuagoak izan lanbide horiek, orduan eta ikusgarritasun txikiagoa dute». Oraintxe, Galder Gonzalez wikilaria labaderoen gaineko artikulua osatzen ari dela azaldu du Irasuegik, «mordoa daude Euskal Herrian eta hain garrantzitsuak izanik, horien gainekorik ez da Wikipedian».

Halakoak, hamaika omen dira. Errenteria-Oreretara begira jarri da une batez, emakumeek bertan industrializazio garaian izan zuten garrantziari erreparatzeko. «Horren gainean ere ez dago ezer jasota Wikipedian. Wikipedian euskaraz nonbait kontatuko bada, Oarsoaldetik kontatuko da baztertuta gelditu den historiaren zati hori».

Kontaketa egiteko, lehenik, falta dena identifikatu beharra dagoela uste du oreretarrak: «Arlo herritarra falta da, herriak kontatzeko duena, eta jaso ezean, galdu egingo da. Gai hauetan interesa duten pertsonak batzea da esku artean dugun asmoa, ondoren egonkorra bihurtzea taldea, eta Lekuonak aitzakia ematen digu horretarako». Biharko saioaren ondotik irailekoa helduko da, eta hori ikasturtea abiatzeko aitzaki gisa erabili nahi dute sustatzaileek. Taldea bi hilabetetik behin biltzea proposatu dute, eta tartean, wikilari bakoitzak, bere erritmoan edukiak igotzea.

Oarsopedia Herritar Taldean zergatik parte hartu behar den galdetuta, argi du erantzuna Irasuegik: «Ezagutza batzuk ditugu herritarrok, eta beste herritarrei transmititzeko modua da, ondare gisa gelditzea, Wikipedia ere badelako ondarea eta ezagutza jasotzeko gune aproposa. Askotan, gehienetan, beste batzuk kontatzen dituzte guri buruzkoak; guk baino hobeto ez du inork kontatuko gure historia. Guk egin beharko dugu kontaketa eta transmisioa, eta Oarsopediaren asmoa hori era kolektiboan egitea da».

 

Erlazionatutako edukiaOarsopediaren bidez, komunitateari ekarpena egiteko asmoa dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.