Lezo eta Oiartzun gorriz tindatu ditu COVID-19ak
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera 427,63ko tasa du Lezok —igandean 263koa zuen— eta 424,34 Oiartzunek —igandean 337koa zuen—.
Kutsatzeen goranzko joera nabarmena izan da azken egunetan Oarsoaldeko lau herrietan. Atzoko datuen arabera, Lezo eta Oiartzun semaforoaren alde gorrian kokatu dira gaurtik; bederatzi positibo zenbatu zituzten atzo Oiartzunen eta zazpi Lezon, eta kutsatzeek bezala, tasek ere gora egin dute.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera 427,63ko tasa du Lezok —igandean 263koa zuen— eta 424,34 Oiartzunek —igandean 337koa zuen—.
Pasaia eta Errenteria-Oreretan ere izan dira positiboak azken datuen arabera, hamahiru Pasaian atzo eta zazpi Errenteria-Oreretan. Pasaian, atzoko datuen arabera, 287,05ekoa da tasa —igandean 203koa zen— eta Errenteria-Oreretan, berriz, 226,50ekoa —igandean 205koa zen—.