Hirugarren gradua eman diote Mikel Arrieta Llopis preso oreretarrari
Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina.
Gaixotasun larri eta sendaezina duen Mikel Arrieta Llopis euskal presoari hirugarren gradua eman dio Espainiako Espetxe Erakundeak. Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra da. Azaroan Algecirasko espetxetik (Andaluzia. Espainia) Soriakora lekualdatu zuten Arrieta, eta maiatzean Martutenera hurbildu zuten. Orain hirugarren gradua eman diote.
2000ko urtarriletik dago espetxean oreretarra ezarri zioten 30 urteko zigorra betetzen. Iazko uztailean bete zituen kondena osoaren hiru laurdenak.