Oarsoaldeko arraunlariek ez dute atsedenik izango datorren asteburuan
KAE1eko San Pedro eta San Juanek hitzordu bikoitza dute asteburuan, eta bana ETEn ari diren Hibaika eta San Juanek, nahiz KAE2ko Trintxerpe-Illunbek.
Joan den asteburuan jokoan izan ziren zortzi banderetatik lautan Oarsoaldeak ordezkaritza izan zuen. Orduan lortutako emaitzekin, egoera honakoa da: hirugarren da Hibaika ETEko sailkapen orokorrean, eta bosgarren Batelerak ontzia; KAE1en, Libia laugarren da gaur-gaurkoz, eta jarraiki, bosgarren da arrosen Erreka ontzia; KAE2n, zortzigarren daude gizonen Hibaikako gizonak eta azken Trintxerpe-Illunbe klubeko Azkuene.
Asteburuan hiru ligak lehian izango dira berriro (KAE1ekoak hitzordu bikoitzarekin, gainera). Zumaia, Orio eta Portugaleteko banderak izango dituzte jokoan. Hona hemen asteburuko traineruen estropaden zerrenda:
Larunbata, hilak 17.
- ETE Ligako zortzigarren estropada: Zumaiako bandera. Oarsoaldeko partaideak: Hibaika eta San Juan. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- KAE1 Ligako zazpigarren estropada: Zumaiako bandera. Oarsoaldeko partaideak: San Pedro eta San Juan. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
Igandean, hilak 18.
- KAE2 Ligako bosgarren estropada: Portugaleteko bandera. Oarsoaldeko partaideak: Hibaika eta Trintxerpe-Illunbe. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- KAE1 Ligako zortzigarren estropada: Orioko bandera.
Bidasoan, Hondarribiko hiru ontziek ere hitzordua izango dute datorren asteburuan. Estropada horiei buruzko informazioa, hemen.