Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Altzaten hondakin toxikoak daudela salatu du Altzate Bizirik plataformak

Protesta ekintza egin dute Urumea Berri enpresaren egoitzaren aurrean eta udaltzaingoak bi kide identifikatu ditu bertan.

Altzate Bizirik plataforma agerraldia egiten gaur eguerdian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo
2021/07/16

Agerraldia egin du Altzate Bizirik plataformak gaur eguerdian Foru Plazan. Bertan du, Altzaten eraikiko duen enpresak, Urumea Berrik, bulegoa zabalik eta protesta ekintza ere egin dute bulegoaren aurrean. Buzo zuriak eta kutsaduraren aurkako maskarak soinean egin dute agerraldia. Salatu egin dute aurreko astean Altzateko lurzoruaren tratamendurako azterketa xehatua egiten hasi zirela : “Askotan galdetu izan dugu nola eraiki daitekeen hain kutsatuta dagoen lur eremu horretan”. Galdera horri Errenteriako Udalak “hitz politekin” erantzun ziola nabarmendu dute bildutakoek: “Eremua egoera onean zegoela eta deskontaminazioko lanak eginak zirela. Plataforman bagenekien ez zela horrela. Deskontaminazioari buruzko txostena EHUko irakasle batek aztertu zuen eta lanak ez zirela behar bezala egin ondorioztatu zuen”.

Alktzate eremutik ateratalko kutsaduarren arrastoak eraman dituzte agerraldira.

Pasa den ostiralean sartu ziren makinak laginak hartzera, eta langileek, beharrezkoa duten baimenik gabe “berriz ere” egin zutela salatu dute plataformako kideek: ” Ziur gaude lehen zundaketa gune horretan lau metro eta erdiko sakoneraino hondakin toxikoak daudela, zerion gasolio usainak hala adierazten baitzuen. Ikerketa independente batek Altzateko ekimen espekulatzaile hau bertan behera uzteko balioko lukeela pentsatu dugu, baina errealitatea berriro ezkutatuko ote duten beldur gero, herri osoaren kalterako”. Baimena bakarrik eremu batean aritzeko dutela makinek azaldu dute bildutakoek, “baina eremu osoan ari dira zundaketak eta lur mugimenduak egiten”.

Larritzat jo dute udalek, aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak duten jarrera. “Arduragabekeriaz jokatzen ari dira, eraikitzeko baimena ematekotan baitaude, pertsonen osasunerako arriskutsua dela kontuan hartu gabe. Lezoko eta Errenteriako udalek hainbat porrot jasan ondoren, lukurreriazko bi bankuren eskutan geratuz gauzatu gabe egon zen proiektu hau bertan behera uzteko eta herritar guztientzat eremu hau berreskuratzeko aukera dute, badia eta itsasoa musukatzen dituen bazter honetaz gozatu nahi duten pertsonen aisialdirako”.

Lezo eta Errenteriako udalei lanak gertutik begiratzeko eskatu diete, eta baimenik gabeko lanak baldin badaude eteteko.

Udaltzaingoak bi kide identifikatu ditu.

Agerraldia egiten ari ziren bitartean, usain txarreko likidoa isuri dute Urumea Berri enpresak duen bulegoaren sarreran, eta Altzaten ez eraikitzeko zioen kartela itsatsi dute atean. Bulegoan ari zen langileak deituta, berehala bertaratu dira udaltzainak eta Ertzaintzaren lau auto. Plataformako bi kide identifikatu dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.