Anarik kontzertua eskainiko du San Pedron igandean
Jai batzordeak antolaturiko emanaldia herriko plazan izango da, 19:00etatik aurrera. Gehienezko edukiera 180 lagunekoa izango da.
Anari Alberdi musikari azkoitiarrak kontzertua eskainiko du igande arratsaldean San Pedroko Herriko Plazan, 19:00etatik aurrera.
San Pedroko Jai Batzordeak antolatu du emanaldia, barrutian kulturari bultzada emateko asmoz. Plazan aforo muga jarri dute, osasun segurtasun neurriek hala eskatuta, 180 aulkikoa.
Sarrerak egunean bertan lor daitezke, kontzertua izango den plazan bertan, 16:00etatik aurrera. 180 doako gonbidapenak harik eta bukatu arte banatuko dituzte.