Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Gerakineko hiru milioi euro, herria hobetzeko

Hiri mantenu, garapen ekonomiko, ingurumena eta mugikortasuna eta modernizazioarekin lotutako proiektu estrategiko berriak bultzatuko ditu diru horrekin, eta dagoeneko martxan dauden beste batzuk.

Maite Gartzia, Aizpea OAtegi eta Garazi Lopez de Etxezarreta Maite Gartzia, Aizpea OAtegi eta Garazi Lopez de Etxezarreta
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/16

2020ko kontuak ixtearekin batera gerakinaren zenbatekoa ezagutu zen. 6,8 miloi, hori izan zen gerakina, eta 2020 urtetik zetozen gastu konpromisoak txertatu ondoren, 4,2 milioi euro geratu ziren 2021ean sor zitezkeen behar berezietarako. Gaur aurkeztu dituzte Aizpea Otaegi alkateak, Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotziak eta Maite Gartzia zinegotziak gerakina erabilita 2021ean abiatuko dituzten proiektuak. Proiektu horiek, hiri mantenu, garapen ekonomiko, ingurumena eta mugikortasuna eta modernizazioarekin lotutako proiektu estrategiko berriak bultzatuko ditu diru horrekin, eta dagoeneko martxan dauden beste batzuk dira, eta hiru milioi euro bideratuko ditu udalak herria hobetzeko.

Gerakinaren beste milioia erabili gabe utziko du udalak, Oategik azaldu duen bezala, zuhurtziaz jokatu beharra dagoelako eta edozein ezustekori aurre egin ahal izateko diru zati garrantzitsua delako.

Hirigintza eta Hiri Mantenura 2.080.000 milioi euro bideratuko ditu udalak gerakinetik horrela zatituta: 1.300.000 euro Beraungo Aldakoenea kaleko haur eskolan ezarriko den Auzo Udaleko obretara bideratuko du; 300.000 euro Agustinetan lanbide sortzaileei bideratutako poloa ezartzeko eraikinaren proiektua idatzi eta obrei ekiteko. Horren harira, gainera, Berpiztu programaren barruan 1.000.000 euro jaso dituela udalak proiektu horretarako aipatu du alkateak. 130.000 euroko diru zatia, datozen urteetan abiatu nahi diren hainbat proiekturen idazketarako bideratuko du, Gabierrotako pasealekuaren urbanizazioa, Barandiaren parkearen proiektua, eta Aldakoenea obraren zuzendaritza, zehazki.

Haur jolas parkeak berritzera 150.000 euro bideratuko ditu, eta 200.000 euro kale asfaltatze eta urbanizazioen arloan interbentzio gehiago egiteko.

Garapen ekonomikoa. Hori da gerakinetik diru zatia jasoko duen beste arloetako bat. 517.000 euro gehitu ditu udalak aurrekontuan zehazki. Horietatik 260.000 euro gehiago jarriko dira merkatari eta ostalaritza arloetako jarduerak diruz laguntzeko, eta 257.000 euro enplegu planetarako.

Ingurumen eta Mugikortasun arlotan 230.000 euroan handitu du aurrekontua udalak. Horietatik, 15.000 euro komunitate energetikoak sortzeko azterketa egiteko bideratuko ditu; 55.000 euro hiri mugikortasun jasangarriaren plana egiteko; 100.000 euro saneamendurako; 60.000 euro Alhondigako aparkalekuko instalazioak berritzeko. Berritze horri esker gainera, gauez eta asteburuetan normaltasunez erabiltzeko aukera izango da, “horrek herriari ekarpena eta etekin sozial handia suposatuko ditu”.

Modernizazio arloan, azkenik, 165.000 euro bideratuko ditu udalak Herritar Txartela ezartzeko lehenengo lanak egingo ditu udalak, “Zu! arreta Zerbitzuak leihatila bakar gisa funtzionatzen duen moduan, udal zerbitzu ezberdinak baliatzeko herritar txartel bakar batera jauzi egin nahi du udalak”. Horrek suposatuko du kiroldegian sartzeko edo hondakinen edukiontzia erabiltzeko  txartel bakarra izatea suposatuko du.

Iaz urte “arraroa” izanik pandemia testuinguruagatik, aurten aurrekontuaren exekuzio maila bide oso onetik doala esan du Otaegik, eta horren garrantzia nabarmendu du. Kopurua ere eman du, Aurrekontuan aurreikusitakoaren %57a exekutatu du dagoeneko udalak, “exekuzio maila altukoa izaten ari da aurtengoa eta jarritako norabidea oso sendoa da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.