Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Erreportajea] Kaleko katuen babeserako lanean ari da Katerpe Lezo

Urte eta erdi da talde egituratu bezala funtzionatzen hasi zela Katerpe. Euren zeregin nagusiena da kalean bizi diren katu helduak esterilizatzea, kontrolik gabe ugal ez daitezen.

Katerpeko kideek, maiz, etxean jasotzen dituzte katuak. Lokala behar dutela adierazi dute.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/07/16

Katerpe Lezok, talde antolatu bezala, urte eta erdi inguru hasi zuela bere zeregina. Bertako kideek, ordea, urteak zeramatzaten katuei babesa eta laguntza ematen era partikularrean. Katuetan zentratua dute lanketa, baina taldekideek adierazi dute euren bokazioa animalia guztien babesa dela.

Elkartea sortzea erabaki, eta funtzionatzeko modu egokiagoaren alde egin zuten. Azken batean, kaleko katuei sostengua emateko elkartea da Katerpe Lezo. Eta zeregin horretan barnebiltzen duten funtzio nagusia da kalean dauden katuak detektatu, eta horiek esterilizatzea. Ondoren, haien kolonietan askatzen dituzte.

Baina, zertako esterilizatu? Katerpeko kideek eman dute erantzuna: «Kalean direnean ez ugaltzeko eta horren gaineko kontrola edukitzeko, eta ahal den neurrian kalean ondo bizi daitezen: gaixotasunik gabe, borrokaldirik gabe, zauririk gabe…». Horrez gain, kolonietan bizi diren katuei jaten ematen diete, eta katakumeak agertzen direnean ahal duten neurrian horiek jaso, eta adopzioan emateko lanean hasten dira, katutxoak kalean geldi ez daitezen.

Katerpeko kideek adierazi dute Lezoko Udalarekin akordioa dutela katuen gaian. Izan ere, udalak animalien babeserako Gipuzkoako erakundearekin hitzarmen orokorra du horiekin sor daitezkeenak soluzionatzeko, baina katuen kasu zehatzean, Katerpera bideratzen ditu egin beharrekoak: esterilizatzen dituzte; gaixorik badaude behar den tokira eramaten dituzte; istripurik jasaten badute haien kargu egiten dira…

«Udalaren diru laguntza jasotzen dugu zeregin horietarako, hitzarmen bidezkoa. Ekarpen ekonomikoa ondo dago egiten dugun lanaren gastuei aurre egiteko, baina ez da nahikoa. Lokala behar dugu gure zeregina egoki egiteko. Udalari eskaera egin diogu, baina oraindik ere ez dugu erantzunik. Ezinbestekoa da egoitza izatea katuei arreta egokia emateko, eta jendeak jakin dezan katuak nora eraman. Bestela gure etxeetan gelditzen dira».

Taldekideek azaldu dute katu heldu gehienak, 8-9 urtekoak direnak, esterilizatuta izaten direla. Baina agertzen dira animalia berriak, eta horiekin lanketa egin behar da. Ez bakarrik esterilizazio lanerako, baizik eta maiz katakumeak izaten dituztelako eta horien kargu ezin direlako egin katu helduak. Hori bai, esterilizatu ondorenean, katu heldu horiek askatu egiten dituzte dagokien kolonia edo esparruan. Katerpetik azaldu dute Lezoko herrigunean ez daudela hainbeste katu, baina baserri edo baratze eremuetan bai. Han bizi den jende askok «naturaren esku» uzten dute katuen bizitza. «Guk laguntza eskaintzen diegu, katuak ondo bizi daitezen. Gainera, hango katuren bat herrira etor daiteke».

Prozedura
Katerpe hiru lagunen artean sortu zuten. Baina badute boluntario edo laguntzaile sarea, herriko hainbat auzotan. Taldekideek zehaztu dute kalean kontrolik gabe dagoen katuren bat ikustean, egokiena dela udalari edo Udaltzaingoari abisua ematea. Haiek jarriko dira harremanetan Katerperekin egoera bideratzeko. Hala ere, Facebook orrialdeko mezu pribatu bidez egin daiteke harremana katuen babeserako elkartearekin. Posta elektronikoa ere badute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.