Aste honetan, COVID-19agatik 133 positibo Oarsoaldean
Lezo eta Oiartzun koronabirusaren eremu gorrian daude, eta Pasaia sartzear da. Errenteria-Orereta momentuz, eusten ari da.
Aste eskasa COVID-19aren positiboei dagokienez Oarsoaldean. Orotara, astelehenetik ostegunera, 133 kutsatu gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek: 46 Errenteria-Oreretan, 36 Pasaian, 34 Oiartzunen eta 17 Lezon. Horrek ekarri du lau herrietako tasek nabarmen gora egin dutela, bereziki Lezon eta Oiartzunen, eremu gorrian daudelako.
Joan den astean, epe berberean (uztailaren 5etik 8ra), 69 izan ziren Oarsoaldeko lau herrietan kutsatu zirenak.
Jarraian, herriz herrikako datu eguneratuak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 281 (igandean 206koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 10-7-13-16.
- Pasaia. Tasa: 382 (igandean 203koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 5-13-10-8.
- Oiartzun. Tasa: 607 (igandean 337koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-9-15-7.
- Lezo. Tasa: 526 (igandean 263koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 4-7-4-2.