Kalitate handiko lanak, Madalen Sarien aurtengo lehiaketan
Lander Garrok, Eider Rodriguezek eta Jose Mari Jauregik osatutako epaimahaiak lanen kalitatea nabarmendu du.
Madalenik ez denez izango, horien egunetatik kanpo egin dute aurten Madalen Sarien banaketa. Atzo arratsaldean banatu zituzten Niesen Kulturguneko auditorioan. Urte oparoa izan da lan kopuruari dagokionez urtero bezala, eta gazteek lan multzo handia aurkeztu dute bai poesian zein prosan. Lander Garrok, Eider Rodriguezek eta Jose Mari Jauregik osatu dute epaimahaia, eta lanen kalitate handia nabarmendu dute.
Hiru mailatan berzi dute lehiaketa eta horien arabera banatu dituzte sariak. Lehen mailako irabazlea poesian Maria Jimenez Mayoral izan da, eta prosan, Ekain Astudillo Garcia; bigarren mailan, poesian Ibai Josu Gomez Beaudoin izan da irabazlea eta prosan Mara Mitxelena Ruiz; hirugarren mailan, poesian, Uzuri Castaño Larre izan da irabazlea, eta prosan, Lide Markotegi Goinenetxe.
Saridun guztiak, hemen kontsulta daitezke.