[Galeria] Tattoo Oiartzun festibal feministan, kalitatea eta sorkuntza
Kulturabirusaren barruan, eskualdeko lau emakume tatuatzailek euren lan egiteko era zuzenean erakutsi zuten ostegun arratsaldean.
Atzo, Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako jantokian, Biyurrieneak antolatutako Tattoo Oiartzun feminista festibala egin zuten. Bertan, eskualdeko 4 tatuatzaile emakume egon ziren, bakoitzaren artea gerturatu zirenen azaletan islatzen. Gainera, tatuatzaileak Oarsoaldeko herri guztietatik etorri ziren: Musa Tattoo (Oiartzun), Leitronauta (Lezo), Ahuntzaren Eztula (Pasaia) eta Eztenart Tatu (Errenteria-Orereta). Horrez gain, DJak ere giro ederra jarri zuten, musikariak Lilith Selekta eta Bad Sound Sisters izanik.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete tatuatzaileei nahiz parte hartzaile guztiei.