Aitor Txiki Futbito Txapelketa, COVID-19agatik bertan behera momentuz
Hilaren 17ko eta 24ko jardunaldiak ezabatu dituzte. Koronabirusaren bilakaerak lagunduko balu, egun bakarreko lehia egingo lukete 31n.
Oiartzungo Sarek erabaki du momentuz bertan behera uztea Aitor Txiki Futbito Txapelketa. Koronabirusaren zabalkundearen azterketa egin ondoren hartu dute erabakia. Hilaren 17an, 24n eta 31n egitekoa zen lehia. 17ko eta 24ko datak ezabatu dituzte, eta “egoerak lagunduko balu soilik” egun bakarreko txapelketa egingo lukete 31n.
Antolatzaileek jakinarazi dute izena emana duten taldeek zalantzaren bat balute, haiekin harremana egiteko. Ziurtatu dute hilaren 31 baino lehenago beharrezkoa den informazio guztia emango dutela.