Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Udalaren proiektuari babes osoa azaldu diote Fanderiako bizilagunek

Hamarnaka eta hamarnaka bizilagunek babestu dute udalak Fanderiarako onartu duen proiektua; auzo elkarteari ere sostengua azaldu diote egiten duen lanarengatik.

Fanderiako hamarnaka bizilagunek babestu du adularen proiektua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/16

Hamaika hitzek baino indar handiago duela irudi batek dio esaerak. Ez da zalantzarik hala dela. Horren adibide, atzo Fanderiako auzoan bizilagunek utzi zuten irudia da. Hamarnaka eta hamarnaka izan dira udalak auzorako onartu duen proiektua babestu duten auzotarrak. Babes hori, esplizitu egin zuten atzo argazki jendetsu bat eginda Fanderiako auzotarrek, eta proiektua ahalik eta azkarren gauzatzeko esperantza ere azaldu zuten. Udalaren proiektuari babesa izan zen argazkia, baina baita Fanderiako Erdiko Erreka Auzo Elkartearen lanari eta bertan ari den zuzendaritza taldeari sostengua ere

Babes erakustaldi argazkiaren arrazoia, joan den hilabetean, Fanderiako bizilagun talde baten izenean auzoko etxe guztietan buzoneatutako idatzia da. Erdiko Erreka Fanderiako Auzo Elkartearen zuzendaritzak atzo azaldu zuenez, sinatu gabeko agiria da, eta zalantzan jartzen du Fanderiako proiektuaren atzean parte hartzen ari diren ingeniaritza, udal departamendu hainbat, baita Fanderiako Auzo elkartearen lana bera ere. Azken horrek,  gogora ekarri zuen atzoko agerraldi jendetsuan, duela bost urte, auzo elkartea bera izan zela udalari auzoko segurtasuna hobetzeko esku hartzeko eskatu ziona, beste 46 punturekin batera.

Izenik gabe, eta auzoaren bizitza mantendu edo hobetzearen alde kezkatuta dauden Fanderiako auzotarren izenean buzoietan jasotako idatzia xehe hausnartu du auzo elkarteak: “Azterketa hori eginda, ezinbestekoa iruditu zitzaigun idatzia egitea eta bizilagun guztiei helaraztea agiria idatzi dutenek proiektuaren gainean duten  ezjakintasuna agerian uzteko. Gerora, hainbat komunikabideetan, izen-abizenekin azaldu dira agiri hori idatzi dutenak, eta egin dituzten baieztapenetan huts egin dutela esan behar dugu, eta ezjakintasunarengatik izan dela pentsatu nahi dugu, nahiz eta, proiektuaren egileak eta udal teknikariek lehen eskuko informazioa eman dieten haren gainean”.

Horren aurrean, auzo elkarteak bizilagunez gain, komunikabideetan azalpen horiek egitea ere ezinbestekotzat jo du. “Lehenik eta behin, kanpoko ingeniaritza enpresa batek egin du proiektua udalak kontratatuta, eta esperientzia handia du, duen gaitasuna zalantzan jartzeko. Horrekin batera, trafiko azterketa bat egin dute enpresa horrek berak zein hainbat udal sailek. Horretan oinarrituta egin dute proiektua, auzo osoaren oinezkoen segurtasuna hobetuko duena”.

Erdiko Errota Auzo Elkarteko zuzendaritzak proiektuaren xehetasun guztiak ezagutzen dituela gaineratu zuten, “udala zein enpresa gurekin elkartu direlako proiektua osotasunean azaltzeko, beraz, prestutasun osoa dugu bizilagun talde horrek buzoneatutako agiria kontrastatzeko”.

Oinezkoen segurtasuna hobetuko duen proiektua

Proiektuaren helburuari begira jarrita, horri jarri zioten atzokoan azpimarra zuzendaritzako kideek: “Proiektuak auzo osoaren oinezkoen segurtasuna hobetzea du helburu; hori da auzo elkarte honen kezka nagusia. Duela bost urte abiatu genuen kezka horrekin lotuta eskaera udalean eta ez bizilagun talde horrek bere agirian esan duen bezala Fanderiako trafikoa eta aparkamentua birrantolatzeko; auzoko oinezko guztien segurtasuna da abiapuntua”.

Hainbat datu esanguratsu eman zituzten gainera, atzo egindako agerraldi horretan, trafikoaren gaineko azterketak agerian jarri dituenak. Hala, egunero Fanderiatik 6.787 ibilgailu sartu eta irteten direla azaldu zuten, eta horietatik %72a kanpokoa dela. Dario Regoyos kalean, gainera, 2.835 ibilgailuk gainditu dute ezarritako 30km/h abiadura hura bikoiztuta azterketa egindako epean; Fanderia etorbidean ezarritako abiadura hori gainditu dutenak denbora epe berean, 15.100 izan dira, eta horietatik 1.110 60 eta 80 km/h arteko abiadurarekin egin dute, hiruk 90km/h zirkulatu dute, eta batek 100 km/h.

Datu horien arabera, azterketak ondorioztatu du auzotik 60 kilometrotik gorako abiaduran pasatzen diren ibilgailuen %97a Fanderia etorbidetik egiten duela.

Trafikoa gutxitu eta abiadura murriztu

Azterketaren arabera, trafikoaren antolaketa berriak auzotik pasatzen den trafiko kopurua murriztuko du, “gainera abiadura txikiagoan pasako dira proposatutako neurriei esker. Zehazki -nabarmendu zuten- trafikoa %30ean murriztea aurreikusi da, 2.000 ibilgailu gutxiago egunean”.

Fanderiako proiektuak, auzoa biribilgune erraldoi bihurtzea planteatzen duela gaineratu zuten, “horretarako Dario Regoyos kalean zirkulaziorako norabidea aldatu, Fanderia pasealekua zentzu bakarrekoa izatera pasa, eta azken horretan baterian aparkatuko dute autoek. Dario Regoyos kaleko etxebizitzen ondoan dauden hondakinen ontziak pareko espaloira eramatea ahalbidetuko du horrek”.

Trafikoa mantsotzeko neurria zehatzak

Trafikoa mantsotzeko, besteak beste, bi 10 zonalde sortuko dira auzoaren oinezkoen pasabide zentraletan, Pakearen Parkera eta Markolara doazenak, hain zuzen ere; horrekin batera, oinezkoen pasabideak estutu eta altxatu egingo dira, horietako bakoitzean sigi-sagak eginez. Gainera, Vicente Cobreros, Federico Garcia Lorca eta Fanderia etorbideko 17,19 eta 21 garajeetako sarrera irteerak erraztuko dituela nabarmendu zuten.

Fanderia etorbideko hiri barruko autobus geltokia handitu, eta berri bat sortzea Dario Regoyos kalean aurreikusi du proiektuak, bestalde, “eskola autobusek bata edo bestea erabil dezaten beharra eta komenientziaren arabera une bakoitzean”.

Auzo guztiaren hobe beharrez lanean

Fanderiako bizilagun batzuen izenean buzoneatutako agiria nork idatzi duen ez dakitela esan zuten azkenik auzo elkarteko zuzendaritzako kideek, “hala ere, suposatzen dugu gerora prentsan azaldu direnak izan direla. Proiektuaren gainean duten iritiza  agiri horretan azaldu dutena bada, eta kontuan hartuta bertara bildutako edukia ez datorrela bat udalak onartutako proiektuaren errealitatearekin, auzo elkarte honek ez du onartuko, gutxiengo batek gure auzoaren segurtasuna hobetzera datorren proiektua gelditzea berriro. Ez dugu onartuko Fanderian bizi garen auzotarretako askok gure azalean sufritu dugun arriskua mantentzea”.

Atzoko agerraldia, Erdiko Erreka Auzo Elkartearen proiektuarekiko babes irmoa azaltzeko ekintza izan zela gaineratu zuten zuzendaritzako kideek, ” gure lanarekin, boluntarioa erabat, auzo osoaren eta Fanderiako bizilagun guztien baldintzak hobetzea bilatzen dugu. Beretzat eskatzen dituen eskubide berak gainontzeko guztiei aitortzen dizkiena da benetako elkarbizitza”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.