Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Bideoak eta galeria] Ez daude, baina badira

Madalenetako Jai Batzordeak udalbatzaren aitortza jaso du gaur eguerdian. Herriko festak ezin eginaren frustrazioa, itxaropen bilakatu da.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2021/07/17

Errenteriako Udaleko udalbatzak Madalenetako Jai Batzordea omendu du gaur eguerdian, Niessen aretoan egin den ekitaldian. Ezin zen bestela hasi, Zentenarioa jo du EMKEren bandaren zati batek.

Lehen hunkitzeko unea izan da hori. Beharbada, bigarrenez herriko jaiak ezin ospatzeak eragindako frustraziotik bazuena, baina aldi berean, baikortasunetik ere edan du hasiera horrek, eta ekitaldiak oro har. Aurten ez dago madalenarik, baina badira. Errenteriar ororen izatean daude.

Eta izate horrek biziraun dezan ezinbesteko pieza da Madalenetako Jai Batzordea. Haiei bultzada izan da gaurkoa. 2012an batzorde berritua martxan hasi zenetik egindakoen errepasoa egin du batzordekide talde batek bideo bidez. Elkargune hitzaren zentzurik zabal eta zehatzena aplikatzea izan da jaiak aurrera ateratzea ahalbidetzen duen lantaldearen bokazioa —horren barruan hainbat azpitalde daude— , eta bidean elkarrengandik asko ikasi dutela, orpoz orpo lanean, adierazi dute. Herri baten lagina da, bertako arima bakoitzak ordezkatzen duen izate eta egiteko eratik abiatuta, osotasun bat sortzeraino: Madalen Jaiak. Herria, beraz. Jaiak demokratizatu dituzte. Herritik herriarentzat lan egin dute.

Batzordekideek bideoan aipatu dute izan dituztela sakoneko eta azaleko eztabaidak, beti ez direla ados egon gauza guztietan, erabakiak hartu behar izan dituztela euren ustez jaien onerako zirenak, eta oro har, elkarrengandik asko-asko ikasi dutela. Eta haiek, nahiz ondorenean izan diren interbentzioek, hainbat izen propio izan dituzte ahoan: 2012an alkate zen Julen Mendoza; orduko hartan Kultura zinegotzi zen Irune Balentziaga; ondorenean udal kultura arloa zinegotzi kargutik eraman duen Ion Collar; edo batzordekideen makulu izan diren Junkal Mintegia eta Mai Escudero.

Alkateak ere hitz egin du. Aizpea Otaegik bihotza eskuan egin du solasaldia, hunkituta, korporazio osoaren izenean. “Oso arraroa da jairik ez edukitzea, eta aldi berean jai egunak izan beharko luketen horien bezperetan zuekin guztiekin egotea. Pandemia piztu zenetik sekula imajinatu gabeko egoerak bizi izan ditugu. Ondorioz, ez genuen sekula esperoko madalenak ospatu gabe geldituko ginatekeela, ez bakarra, bi baizik galduko genituzkeela”, hasi du hizketaldia udal agintariak.

Koronabirusak hainbatetan desesperantzarako tartea eman duela azaldu du, baina elkartasunak eta konpromisoak itxaropena azaleratu duela, elkar zaintzak, komunitate bezala erantzuteko gaitasunak, “egoera okerrenetan, gure onena eman dugu”. Iazko madalenak proba latz bezain arrakastatsua izan zirela adierazi du, eta jai batzordearen lanak hori ahalbidetu zuela aitortu. Madalenak ezingo dira egin. Baina herriaren sinbologiarekin bat egiteko bestelako proposamenak izango direla herrian nabarmendu du, Hau Bizipoza! izenpean antolatutako jarduerei erreferentzia eginez. “Hori guztia zuei, jai batzordeari, zor diogu. Bertako elkarte eta pertsona guztiei. Zuen parte hartzeari, ardurari, sormenari eta lanerako gaitasunari. Madalen Jaiak hobeak dira zuek egiten dituzuenetik”.

Alkateak esan beharrekoak bukatuta, Amulletako danborrarien eta txarangaren doinuekin, jaietako zapiak eman dizkiete jai batzordea osatzen duten eragile guztietako ordezkariei. Den-denei. Hemen horren irudiak, eta bideoa.

Errenteriako Jai Batzordeari aitortza ekitaldia (2021-07-17)

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Herrimina ‘bizipoz’ bilakatuz‘Hau bizipoza’ kultur egitaraua ondu du jai batzordeak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.