Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Torrekuak hartuko du behin-behinean Badalab, euskara biziberritzeko iniziatiba

Datozen hilabeteetan abiatuko dute Badalab Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean. Euskal Herriko mugetatik harago erreferentzia bilakatzeko bokazioa garatuko du hasieratik, aitzindaria baita nazioartean.

Badalab euskara biziberritzeko iniziatibak lehen urratsak egin ditu. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/22

Euskara biziberritu eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune  erreferentziala izateko helburuz sortu dute Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia. Hizkuntza gutxituak biziberritzeko lanean diharduten guztientzat, erreferentzia izango da Badalab, eta behin-behinean, Torrekua eraikinean izango du egoitza.

Atzo finkatu zituzten laborategia martxan jartzeko bi erabaki nagusiak: iniziatiba babesten duten entitate publiko eta sozialak osatu duten partzuergoaren eraketa, eta iniziatiba gidatuko duen gobernu batzordearen osaketa.

Proiektuaren bidez, berrikuntza eta esperimentazioa euskararen biziberritzean txertatu nahi dute, eta aldi berean, hizkuntza, gizarte berrikuntza prozesuetan kokatzea. Euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragiten saiatuko da, prototipo berriak proposatuta, eta hizkuntza teknologiarekin ere esperimentatuko du.

Oinarriak horiek, eta hortik abiatuta hiru emaitza nagusi  lortu nahi ditu BAdalabek: euskara indartuko duen ekosistema eraberritu eta aberatsagoa lortu eragile berriekin osatua,  euskarak, etengabe sortzen diren testuinguru berrietan presentzia izan dezan eta erabilera areagotu dadin;  prototipo eta proposamen ausartak gauzatzea euskaraz; eta azkenik, narratiba berriak eta euskarazko bizipen zirraragarriak sorraraztea, formatu eta testuinguru anitz eta digitaletan—aisialdian, kulturan, lan munduan, sorkuntzan…—

Duela hiru urte  abiatu zuten iniziatibaren gaineko gogoeta, Gipuzkoako Foru ALdundiak, Langunek, Elhuyarrek, Emunek eta Soziolinguistika Klusterrak bestelako erakundeen eta euskalgintzako ordezkarien partaidetzarekin.

Atzoko urratsa eginda, datozen hilabeteetan abiatuko dute Badalab Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean. Behin-behineko egoitza izango du sorkuntzarekin estuki lotutako eraikina. Euskal Herriko mugetatik harago erreferentzia bilakatzeko bokazioa garatuko du hasieratik, aitzindaria baita nazioartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.