Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lezoko udan, hogei kultur ekitaldi

II. KIlometro Lezo abuztuaren 13an hasi eta irailaren 11n bukatuko da. Ostiral eta larunbatero, bina kultur ekitaldi izango dira Herri Eskolako jolastoki estalian, doan.

Martiarena alkatea eta Pombar Kultura zinegotzia, egitasmoa aurkezteko unean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/07/22

Kilometro Lezoren bigarren ekitaldia egingo dute aurten, udako kultur agenda erakargarria. Abuztuaren 13tik irailaren 11ra arteko asteburuetan, ostiral eta larunbatetan, hogei jarduera programatu ditu Lezoko Udalak, egun bakoitzeko bina (20:00etan eta 23:00etan, irailaren 11ko salbuespenarekin). II. Kilometro Lezok, iazkoarekin alderatuz, astebete gehiagoko iraupena izango du.

Ekitaldi guztiak Herri Eskolako jolastoki estalian izango dira, doan. Aurretik, ordea, horietarako gonbidapena hartu behar dute interesdunek (hilaren 23tik aurrera, ostirala); gonbidapenak Kultura Sailaren bulegoan edo online eskura daitezke. Ekitaldi guztien ikusle muga 250 pertsonakoa izango da, musukoarekin eta eserita egon behar dute ikusleek (segurtasun distantziarekin), eta eskuak gelarekin garbitu beharko dira. Beraz, osasun segurtasun protokolo zorrotza izango dute emanaldi guztiek

Jesus Mari Martiarena alkateak eta Ion Pombar Kultura zinegotziak aurkeztu dute udako kultur eskaintza. Alkateak adierazi du, iaz bezala, udalak kulturaren aldeko “apustu irmoa” egiten duela, “bai urtean zehar, baita udaran ere”. Hala, kulturak herriari “bizia” ematen diola garbi du udal agintariak.

Pombarrek, bere aldetik, adierazi du koronabirusagatik geldialdia izan zuela kulturak, eta sektoreari bultzada emateko saiakera egiten ari dela azken urtean udala. “Iazko ekitaldiek izandako arrakasta ikusita, aurten ere ildo beretik jarraitzea erabaki dugu”, zehaztu du Kultura zinegotziak. “Kultura indartzen eta suspertzen jarraitu nahi dugu, eta aukera bikainak ikusi ditugunez, agenda astebetez luzatzea erabaki dugu”, erantsi du. Enfasia jarri du Pombarrek emanaldien egunetan (ostiraletan eta larunbatetan dira), “plan bikoitza” izango dutela lezoarrek eta hala nahi duten guztiek.

Egitarauaren barruan hainbat diziplina hartu dituzte aintzat, hala nola musika, antzerkia, zirkua eta dantza. Lezoko sortzaileek tartea izango dute, eta aldi berean, egitaraua osatzeko etorriko diren artista gehienak Euskal Herrikoak dira.

Egitaraua (ekitaldi guztiak Herri Eskolako jolastoki estalian dira).

  • Abuztuak 13, ostirala.
    • 20:00etan, Mendian ibiltari familia antzerki-kantu saioa Kontukontari taldearekin.
    • 23:00etan, Hika konpainiaren Tonbola antzerkia.
  • Abuztuak 14, larunbata.
    • 20:00etan Demodé Quartet taldearen kontzertua.
    • 23:00etan, Hatxeren kontzertua.
  • Abuztuak 20, ostirala.
    • 20:00etan, Xampatito Pato taldearen Só zirku ikuskizuna.
    • 23:00etan, Zen del Sur konpainiaren Orbita dantza obra.
  • Abuztuak 21, larunbata.
    • 20:00etan, Ameba musika taldea.
    • 23:00etan, Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertua.
  • Abuztuak 27, ostirala
    • 20:00etan, Trapu Zaharra konpainiaren Por hacerte un favor antzerkia.
    • 23:00etan, La Gata Japonesa taldearen Los viajes de Bowa zirku emankizuna.
  • Abuztuak 28, larunbata
    • 20:00etan, Ilargi Arrizabalagaren kontzertua.
    • 23:00etan, Anne Etchegoyenen kontzertua.
  • Irailak 3, ostirala
    • 20:00etan, Hortzmuga antzerki taldearen Bidearen amaieran lana.
    • 23:00etan, Laila Tafur dantzariaren Monstruo ikuskizuna.
  • Irailak 4, larunbata
    • 20:00etan, Ordu Txarrak, Gotzen eta Jaig Lezoko taldeen kontzertua.
    • 23:00etan, Willis Drummomd musika taldearen saioa.
  • Irailak 10, ostirala
    • 20:00etan, Lezoko Orratx! Antzerki Taldearen Antroan intro lana.
    • 23:00etan, Eztanda, Amaiu Luluaga eta Meeting Point dantzari eta dantza taldeen emanaldiak.
  • Irailak 11, larunbata
    • 19:00etan, GonaPKren kontzertua.
    • 20:30ean, En Tol Sarmientoren kontzertua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.