Egindako lanarekin "pozik" da Ane Santesteban txirrindularia
Aho zapore gazi-gozoa ere gelditu zaiola aitortu du txirrindulariak, hala ere, "lorpen handiagoa ez eskuratu izanagatik".
Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari da Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra. Atzo, proba izan zuen, errepideko txirrindularitza proban, eta errenteriarra “pozik” azaldu da egindako lanarekin.
Espainiako Txirrindularitza Federazioaren web orrian jaso dituzte errenteriarraren adierazpenak proba amaitutakoan. Lasterketa taktikoki “arraroa” izan zela aitortu du, baita “”gogorra” ere “beroarengatik”, baina hala ere asebete azaldu da , “dena eman dudalako”.
Aho zapore gazi-gozoa ere gelditu zaiola aitortu du txirrindulariak, hala ere, “lorpen handiagoa ez eskuratu izanagatik”.
Mavi Garcia taldekidearen alde lan egitea erabaki zuten lasterketan bertan, hark aukerak izango zituelakoan. Azkenean, 12. sailkatu zen Garcia, eta Santesteban, berriz, 28. postuan heldu zen helmugara.