Errepresio frankistaren biktimak aitortzeko adierazpena, plenoan
Lezoko udalbatzak plenoa du ostegunean, dozena bat puntu aztertzeko. Tartean Etxetxo memoria historikoa lantzen duen taldeak sustatutakoa.
Uztailari dagokion plenoa egingo dute datorren ostegunean —hilak 29—. Hamabi puntuko gai zerrenda izango dute aztertzeko.
Udalaren kontu ekonomikoak izango dira ardatz nagusiak, baina bada beste interes puntu bat: Etxetxo memoria historikoko elkarteak sustatu duena. Udalak eta Etxetxok adierazpen bateratua adostu dute, eta plenoan emango dute horren berri.
Gai zerrenda osoa honakoa da:
- 1. 2021eko maiatzaren 27an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea.
- 2. 2020 ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena emateko irizpena.
- 3. Kreditu aldaketa onartzeko irizpena.
- 4. Udal Kontuhartzailearen txostenen berri ematea: 2021eko 2. hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena; 2021eko finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (21/2003 Foru Arauaren 49.3art.); eta diruzaintzako aurrekontua.
- 5. Aurrekontu aldaketen kontu ematea: 2021 ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa; kreditu gaikuntza.
- 6. IZFE SA eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartu eta sinatzeko irizpena.
- 7. 2021/05/27an Udalbatzak onartutako Giza Baliabideak Arrazionalizatzeko Programa aldatzeko irizpena.
- 8. 2021eko Lan Postuen Zerrendaren bigarren aldaketari hasierako onarpena emateko irizpena.
- 9. Lezoko Bizikleten mailegu udal zerbitzua sortzeko azterketa-batzordeak eginiko memoria onartzeko irizpena.
- 10. Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkartearen eta Lezoko Udalaren arteko adierazpen instituzionala: Lezon errepresio frankistaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateari buruzkoa.
- 11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- 12. Galde-eskeak.