Geldialdi teknikoa Galtzarabordako kiroldegian
Urtero egiten du udalak geldialdi teknikoa. Lanak egiteko, abuztuaren lehen hamabostaldian itxiko dute kiroldegia.
Osasun araudia betetzeko itxita egongo da Galtzarabordako kirodegia abuztuaren lehen hamabostaldian. Garbiketa eta mantenu lanak egingo dituzte epe horretan. Bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dituzte, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dira.
Erabiltzaileek, Beraungo igerileku irekia eta Fanderiako igerilekua izango dituzte eskura.