Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

28 eguneko greba ostean, garaipena

Etxez etxeko zerbitzuko langileek eskaera guztiak onartzea lortu dute 28 greba egun egin ostean; gaur bertan amaitu dute protesta akordioa sinatuta.

Etxez etxeko langileak, gaur, akordioa sinatu ostean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/07/28

Borroka egitea besterik ez zegoela argi zutela hasieratik esan dute gaur pozik. Errenteria-Oreretako etxez etxeko zerbitzuko langileak dira, eta gaurkoarekin 28 greba egun egin dituzte hitzarmenaren eguneraketa eta lan baldintza duinak eskatzeko. Borrokaldiak izan du ordaina: gaur bertan sinatu dute akordioa enpresarekin, eta horrenbestez amaitutzat eman dute greba. Herriko Plazan elkarretaratzera deitu zuten langileek 11:30ean, eta hamar minutura jaitsi dira udaletxean enpresarekin akordioa sinatu ostean ordezkari sindikalak.

Xabier Udabe ELAko arduradunak azaldu du publikoa den zerbitzua enpresa batek kudeatzean duela, Arkisocial, “bermatuta genuen gure eskaerak betetzeko lain diru kopuru beharrezkoa udalaren aldetik, baina hala izanik ere, enpresak bere etekina nahi du eta zaila izan zaigu akordiora heltzea”. Azkenean eskaera guztiak onartu ditu enpresak; gaur bertan jaso dute agiria sinatuta  10:15ean, “soldatetan baina baita beste hainbat kontu sozialetan ere eragiten zuten gure eskaerek, eta denak %11ko igoera suposatzen zuen. Dena lortu da. Soldatan, %6,12ko igoera suposatzen du. Oso gustura gaude, guretzat oinarrizkoak ziren eskaerak adostu eta lortu ditugulako 28 greba egun eginda”.

Langileek hasieratik izan duten “jarrera positiboari” azpimarra jarri dio Udabek, “kolektiboak hasieratik argi izan du lortuko genuela eta borrokan jarraitu beharra zegoela. 53 langile dira eta denak izan dira greban, organizatiboki oso potentea izan da, bagenekielako gure eskaerak lortu arte jarraituko genuela borrokan”.

“Oso pozik gaude”. Horiek  etxez etxeko zerbitzuko langile den Rebeka Mesaren hitzak, “batu gaitu ikaragarri, langileen artean lotura handia eragin du borrokak eta hori ere kontuan izanbehar da, oso gustura gaude egin dugun borrokarekin eta lortu dugunarekin. Batera eginda lortzen direla gauzak ohartzeko balio izan digu, eta handia da hori”. Lan baldintzak pixkanaka hobetzen joan behar dutela erantsi du, “azkenean feminizatutako sektorea da etxez etxeko zerbitzuarena, hobetzeko asko du, ikusezinak gara bertan ari garen langileak… Gure artean, lankideen artean ez dugu ia harremanik eta horrek gauzak zailtzen ditu”. Herriaren aldetik jaso duten babesa eskertu nahi izan du gaurko garaipena ospatzeko unean, “ikaragarria izan da jaso dugun babesa”.

Aurrerantzean duten lana argi du, “publifikazioaren” alde borrokatzea, “guretzako ikaragarri garrantzitsua da, eta hori izango da gure hurrengo erronka, azpikontratatutako enpresek gure hobekunztak eramaten dituztelako, eta uste dugu aukera dagoela, udalak berak zuzenean kudea dezakeela zerbitzua. Horrek ikaragarri hobetuko lituzke langileon baldintzak”.

Egunerokoa etxez etxeko langileentzat

Etxez etxeko zerbitzuko langileen lanak arlo asko ukitzen dituela esan du Mesak, “erabiltzaile bakoitzaren beharren araberakoa da gure egitekoa etxe bakoitzean. Kasu batzuetan garbiketa eta otorduak prestatzera mugatzen gara, besteetan bainatu eta higiene osoa egin behar diegu, erosketak, botikak eman, fakturen ordainketak kudeatu, paseatzera atera… beharren araberakoa da. Fisikotik harago doa lana”.

“Kasu askotan etxe horietan sartzen garen pertsona bakarrak gara”, azaldu du Ainhoa Valeak, bera ere langilea da, “batzuentzat erreferentzia bakarra gu gara. Goizean joan, garbitu, gosaria eman eta botikak emanda, etxetik ateratzen zara eta badakizu eguerdian bazkaria ematera itzultzen zaren arte ez dela beste inor joango beregana, bakarrik izango da”.

Beraiena lan fisikoa dela dio Mesak, baina baita lan psikologikoa ere, “ez da erraza jakitea pertsona horiek bakarrik izango direla zu hurrengo egunean itzuliko zaren artea; gogorra da. Askok uste dute garbitu baino ez dugula egiten, eta gure lana hortik harago doa. Askotan ez da aintzat hartzen, ez zaigu aitortzen egiten dugun lana”.

Kasu askotan etxea garbitzera joan eta denbora pasa ahala erabiltzaileek bestelako zerbitzuak behar izaten dituztela esan du Valeak, “hori ere gogorra da. Denbora pasa ahala bainatzea behar du, erosketa egitea berak ezin duelako jada atera… pertsonak okerrera egiten du, eta prozesu hori zuzenean bizi dugu berekin; gogorra egiten zaigu oso egunero ikusten ditugulako, ia gure familiako kide dira. Ikasi behar dugu, baina ez da erraza”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.