Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zirkuitu handietara jauzia egiteko prest dago 34. zenbakia

Andoni Dominguez motor gidari gazteak bukatzear du 2021eko sasoia: Gaztela Mantxako Minimotard 85 txapelketa irabazteko zorian da. 2022rako erronka handiagoak ditu esku artean, tartean, Moto5en aritzea.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2021/10/02

Planez beteta du burua Andoni Dominguez motor gidari lezoarrak. 2022ko sasoian Moto5 izeneko txapelketan parte hartuko du. Bertan izanik, Espainiako Estatuko zirkuitu handietan lehiatzeko aukera izango du hamabi urteko kirolariak, Munduko Txapelketako lasterketak hartzen dituztenak, alegia. Burua han izanda ere, epe motzeko helburuak ere baditu. Esaterako, irabaztear da Gaztela Leongo Minimotard 85 txapelketa. 34. zenbakia darama bere motorrean gazte lezoarrak. Jada aski ezaguna da inguruko eta haragoko zirkuituetan haren gidatzeko era, baita gauzak ongi egiteko gogoa ere. Bihurgune eta zuzengune guztietan 34a denen aurretik jartzea du helburu.

Ez du urte erraza izan, ordea, lezoarrak. Bi hilabetez lesionatuta izan da Dominguez, eta horregatik, Minimotard 85eko Espainiako Txapelketan ezin izan du behar bezala parte hartu, lasterketa asko galdu dituelako. Bai, ordea, Gaztela Leongoan. Hura irabaztear da: sailkapen nagusian lehena doa, eta hilaren 10ean Segovian egin beharreko azken lasterketak txukun egiten baditu, handik garaikur nagusia ekarriko du Lezora. «Ia-ia lortuta dago. Baina beti bezala adi egon behar du Andonik, ez dadin zer edo zer arraroa gertatu», zehaztu du Goyo Dominguezek, Andoniren aitak.

2021eko sasoia bukatzear du, beraz, kirolariak. Atsedenerako tartea izango du. Baina ez dute oso aparte utziko 2022 urteko sasoia: Minimotard 85eko Espainiako Txapelketa ona egitea du helburu gidariak, baita Moto5ekoan hastea ere.

Erronka
Minimotard 85en motokros itxurakoak dira motorrak, baina koskarik gabeko gurpilekin. Mistoak izaten dira horietako zirkuituak, lurra eta asfaltoa nahasten dituztenak. Moto5en, ordea, ibilgailuek karreretako motorren itxura dute: Andonik esku artean izango duen makina 250 zentimetro kubokoa izango da, 27 zaldiko potentzia emango du, eta gehienezko abiadura orduko 180 kilometrokoa. Espainiako Estatuko erkidegoen arteko lehian ariko da, asfaltoko zirkuitu handietan.

«2022an ikastera joango gara, jada zirkuitu handietan ariko delako Andoni. Bi urte barru kategoria handiagoren batera joateko asmoa dugu. Baina lehenik, lehena: ikasi behar da. Gastu handia dute gisa horretako txapelketek, eta lehenik ikusiko dugu ea dena ondo doan, jauzia egiteko», azaldu du Goyo Dominguezek.

Motoziklismoa kirol garestia da. Eta Dominguez aitak ez du aukerarik galtzen balizko babesleei deia egiteko, lezoar gazteari laguntza eman diezaioten publizitatearen truke.

Dominguezek ez du aukerarik galdu Lezoko Udalari eskaera egiteko. Gipuzkoako hainbat pilotuk dagokien udalaren laguntza jasotzen dute motorrean lehiatzeagatik, baina Lezon ez. «Eskola Kirolan aritu behar dela esaten digute udaletik. Baina motoziklismoko Eskola Kirolik ez da hemen. Behintzat bidaiak ordaintzen laguntzeko sostengua emateko aukera balute… Izugarri onuragarri litzateke hori guretzat».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.