Donibane eta Lezo arteko bidegorria egiteko proiektua, lehiaketara
Lizitaziora atera dute txirrindulari eta oinezkoentzako bidea osatzeko azken fasearen proiektua. Izaskun Gomezek sareetan eman du iragarkiaren berri.
Atzo atera zuten ofizialki argitara Pasai Donibane eta Lezo lotuko dituen bidegorria eraikitzeko proiektuaren iragarkia. Horrekin, bidearen azken atala osatuta geldituko litzateke, bi udalerriak oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako komunikatuz.
Kontratuaren zenbatekoa, BEZik gabe, 46.050 eurokoa izango da, eta esleipenaren onuradun den entitateak 6 hilabeteko gehieneko epea izango du obrak gauzatzeko.
Pasaiako alkate Izaskun Gomezek eman du lizitazio iragarkiaren berri haren sare sozialetan: “Soluzioak pasaitarren mugikortasuna eroso eta iraunkorragoa egingo du”. Lezoko PSE-EEko arduradunak pozik agertu dira alderdikidearen albistearekin.