Garaipenak palan eta eskuz binakan
Batzokiko taldeko palistek bi garaipen lortu dituzte asteburuan Agustina Otaola frontoian. Eskuz binakan EPLEren beste bi garaipen, Lehen Mailan eta Ohorezko Mailan.
Batzokiko taldeko palistek bi garaipen lortu dituzte asteburuan Agustina Otaola frontoian. Lehenengo partidan, Rodriguezek eta Ormaetxeak 25-7 irabazi zuten, eta Larralde eta J. Aranburuk 25-20. Markagailuek agerian utzi duten moduan, lehen partidan erraz garaitu ziren errenteriarrak, baina bigarrenean gogorragoa izan zen garaipena lortzeko borroka hori. Batzokiko bi bikoteek sendo jarraitzen dute Gipuzkoako Bigarren Mailako gomazko paleta txapelketan, izan ere, sei partidetatik bost irabazi dituzte.
Eskuz binakan EPLEren beste bi garaipen, Lehen Mailan eta Ohorezko Mailan. Lehen Mailan, Tabernak eta Aranburuk 22-13 irabazi zuten, eta Ohorezko Mailan, Etxezarretak eta Arangurenek 22-21 irabazi zuten, emozioa eta joko ona gailendu zen partida. Bi bikoteek ez dute partidarik galdu eta sei garapen lotu dituzte bata bestearen atzetik.
Jardunaldiaren emaitzak eta asteburuko partidak, hemen kontsulta daitezke.