Ibilgailu elektrikoa erosi du Orereta Ikastolak
Ikastolak jakinarazi duenez Toyota etxeko 75 KWdun Proace Verso Electrik L2 ibilgailua aukeratu du, "Eskoauto saltzaileak esandakoaren arabera, Gipuzkoako lehena".
Orereta Ikastola. Orereta Ikastolak %100 elektrikoa den ibilgailua erosi berri du. Ikastolak jakinarazi duenez Toyota etxeko 75 KWdun Proace Verso Electrik L2 ibilgailua aukeratu du, “Euskoauto saltzaileak esandakoaren arabera, Gipuzkoako lehena”. Orereta Ikastolaren “izaerarekin bat datorren baloreetako” bat dela naturarekiko errespetua gaineratu dute arduradunek, “horregatik urteak daramagu naturaren eta ekologiaren alde egiteko horretan hainbat ekintza egiten eta ikasleak balio horietan hezten”.
Horren harira Baso eskola, Añabitarteko baratzea, edota Goienerrekin sinatutako hitzarmena nabarmendu dituzte.
