Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi lagun atxilotu dituzte ondarearen kontrako delitua egotzita

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, 31 urteko emakumea eta 44 urteko gizona, laguntzailearen iruzurra izenekoa leporatuta. Ondarearen kontrako delitua da Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera, eta kutxazain automatikoak erabiltzen dituzten adinekoei egiten diete.

Kutxazainetan eta adinekoei egiten diete iruzurra. Argazkia: Segurtasun saila
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/07

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, 31 urteko emakumea eta 44 urteko gizona, laguntzailearen iruzurra izenekoa leporatuta. Ondarearen kontrako delitua da Segurtasun Sailak azaldu duenaren arabera, eta kutxazain automatikoak erabiltzen dituzten adinekoei egiten diete. Donostian, Irunen eta Errenterian izandako gertaerak aztertzen ari da Ertzaintza, eta emandako informazioaren arabera, iruzurgileek guztira hamar mila eurotik gora lapurtu dituzte.

Errenteria-Oreretako banketxe batean zeuden emakume eta gizon baten jarrerak atentzioa eman ziola Ertzaintzari esan du Segurtasun Sailak, “kutxazainera sartzen ziren pertsonak zaintzen eta horietan eragiketak egiten ari ziren. Susmoa egiaztatu zuten Aginte eta Kontrol Zentrotik jakinarazi zietenean adineko emakume bati kreditu txartela lapurtu ziotela kutxazainean eragiketak egiten ari zenean”.

Bikotea txartel bat manipulatzen ikusi zuten eta txartela aztertzea erabaki zuten ertzainek. Txartelaren titularrak ez zirela probatu zuten orduan, eta lapurretaren berri eman zuen pertsonarena zela baieztatu zuten. Bikotea identifikatu eta miaketa eginda, 2.500 eurotik gora aurkeztu zizkieten billeteetan. Emakumea eta gizona atxilotu eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten eta Donostiako Guardia epaitegiaren esku utzi gero.

Ertzaintzak kutxazain automatikoak erabiltzeko garaian hainbat aholku eman dizkie adineko pertsonei. Hala,ahal den neurria behintzat, kutxazainera bakarrik ez joateko aholkatu du, eta bertaratzerakoan txartela prestatuta aurretik eramatea. Kutxazaina gauez ez erabiltzeko gomendio ere luzatu du, baita diru kopuru handirik ez ateratzeko ere, eta beste pertsona batzuk aurrean daudela dirurik ez ateratzeko.

Eragiketarik ez egitea aholkatu dute, gainera, inguruan pertsona susmagarriak sumatzen badituzte, baita gakoa sartzerakoan inori ez uzteko ikusten.

Ezezagunen laguntzarik ez onartzeko eta iruzurrezko edo legez kanpoko zordunketak egin dituztela sumatuz gero salatzeko gomendatu du azkenik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.