Dislexia, mahai gainera
Irakurmena automatizatzeko zailtasun esanguratsua eta iraunkorra, eta ortografiarekin zein kalkulu aritmetikoarekin arazoak edukitzea dira dislexiaren ezaugarri nagusiak. Biztanleriaren %5 eta %10 artean da dislexiko.
Dislexiak, greziar jatorria du, hitzekin zailtasuna esan nahi du, eta horren gainean arituko dira bihar Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan. Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkarteak emango du hitzaldia Erronkak Gipuzkoan goiburuarekin 17:30ean hasita. Bihar, gainera, Dislexiaren Europako Eguna izango da eta horren bueltan antolatu dute hitzaldia. Irekia izango da eta lekuak bete arte izango da bertaratzeko aukera.