Nigeriako kontsulatuak pasaportearekin lotutako izapideen gaineko laguntza emango du
Bihar eta etzi Errenteria-Oreretan izango da Nigeriako kontsulatua. Bi egun horietan, nigeriar jatorria duten Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei pasaportearekin lotutako izapideekin laguntza eskainiko die.

Bi leku ezberdinetan izango dira. Bihar, Merkatuzarren egongo dira kontsulatuko kideak eta etzi berriz, Reina aretoan. Bietan, 08:00etatik 21:00etara izango dira.
Ez da lehen aldia Nigeriako Kontsulatua Errenteriara datorrena; uztailean, nortasun agiria lortzeko laguntza eskaintzen aritu zen nigeriar jatorriko herritarrei.