Sonia Herce errenteriarra, Amuitz Elkarteko idazkaria, zendu da Panticosan
46 urteko emakumea 200 metroko altueratik amildu zen atzo, eskalatzen ari zela. Hondarribiko Amuitz merkatarien elkarteko idazkaria zen.
Errenteriako 46 urteko emakume eskalatzailea zendu da Huescako Pirinioetan. Sonia Herce da hildako emakumea, Hondarribian oso ezaguna, bertako Amuitz merkatarien elkarteko idazkaria zen eta.
Picos d’o Infierno eskalatzen ari zela, 200 metroko altueratik amildu zen errenteriarra atzo. Antza igotzen ari zirela, paretako harri bat askatu eta horrek eragin zuen errenteriarraren erorketa.
Guardia Zibilak emakumearen gorpua Jacako gorputegira eraman zuen, eta harekin zen 39 urteko eskalatzaile euskalduna erreskatatu zuen.