Beste Euskal Herria posible da. Gazteok independentzia leloarekin elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Herriko Plazan Ernai gazte antolakundeak deituta.
Etxetik kanpoko partidetan bi garaipen. Tabernak eta Aranburuk 40-12 irabazi zuten eskuz binakakoaren hirugarren mailan HAsparrengo Noizbait taldeko pilotarien aurka, eta Etxezarretak eta Chiapusok 40-23 Baigorriren aurka.
Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslek jarduerak egin dituzte ikastolan bertan, intsumisioa hizketarako gai izan dutelarik.
Ikama ikasle antolakundeak elkarretaratzea egin du gaur Haurtzaro ikastolan, hispanitatearen eguna jai egun arrotza dela aldarrikatzeko.
Girizia elkarteak jakinarazi du hilaren 24tik aurrera eman daitekeela izena. Azaroan hasiko dituzte partidak.
Independentzia aldarri, 18:00etan egin dute hitzordua Herriko Plazan "inposatutako jai egun arrotzei" intsumisioa azaltzeko.