Independentziaren aldeko aldarria, inposizioari aurre egiteko
Beste Euskal Herria posible da. Gazteok independentzia leloarekin elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Herriko Plazan Ernai gazte antolakundeak deituta.
Beste Euskal Herria posible da. Gazteok independentzia leloarekin elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Herriko Plazan Ernai gazte antolakundeak deituta. Jai arrotzen aurrean independentzia aldarrikatu dute bildutakoek, eta beraiek ez dutela ezer ospatzeko argi utzi dute: “Ukazioaren, inposazioaren eta kolonialismoaren gorazarre egunean are ozenago aldarrikatuko dugu zein den gure hautua”.
Gazte antolakundeak egin du deialdia, baina bertaratu direnen artean adin guztietako herritarrak zeuden.