Urriaren 12an ikastolan elkartu dira
Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikaslek jarduerak egin dituzte ikastolan bertan, intsumisioa hizketarako gai izan dutelarik.

Gaur 529 urte bete dira Cristobal Colon Amerikara iritsi zela. Hispanitatearen Eguna deitzen diote gaurkoari horregatik. Pasaia-Lezo Lizeoko hainbat ikasle Lezoko ikastolan bildu dira, Jai arrotzei, intsumisioa leloari jarraiki.
Intsumisioaren ideia zabal landu dute ikasleek. Goizari zentzua emateko lehenik eta behin hizketaldia izan dute, eta ondoren 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala ikustera jarri dira. Lander Garro zinemagile oreretarrak egindakoa da dokumentala, eta Espainiako Armadaren kontrako mugimendu intsumisoaren testigantza du jasoa.
Piztu Lezok bat egin du antolatutakoekin, gazteentzako interesezkoak direlakoan.