Lezoko memoria historikoa ez galtzeko, auzolana larunbatean
Iparragirre eremuko barrakoiak garbitzeko asmoa du Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak. 09:30ean gelditu dira Tiñelun.
“Lezoko memoria historikoa ezin da galdu. Denon artean bizirik mantenduko dugu”. Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak auzolanera deitu ditu herritarrak hilaren 16rako (larunbata). Iparragirre eremuko barrakoiak garbitzen jarraitzea da euren asmoa. 09:30earako jarri dute zita, Tiñelun.
Auzolanarekin jarraitzeko, Etxetxokoek nabarmendu dute denen laguntza beharrezkoa dela. Beraz, nahi duten guztiei azaltzeko deia egin diete.
