Katerin Artola-Iker Belintxon eta Olatz Azkue-Mattin Etxebeste bikoteak, dantzako txapelaren bila
Euskal Herriko Dantza Txapelketa izango da jokoan bihar (larunbata) Segurako Baratze pilotalekuan. Artola eta Belintxon faboritoen artean daude.
Bihar (larunbata) izango da lehian, Segurako Baratze pilotalekuan, bikotekako Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Hamabost bikote ariko dira oholtzan txapelaren bila, eta horien artean Oarso Bidasoko bi: Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak osatzen dutena (Lezo ordezkatuko dute; bikoteek herri bat aukeratu behar dute), eta Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste oiartzuarrena. Artola eta Belintxon faboritoen zerrendan daude. Izan ere, iazko txapela eurek irabazi zuten.
18:00etan hasiko da txapelketa (22:00etatik aurrera ETB1en emango dute). Bikote bakoitzak fandango eta arin-arin pieza bana dantzatuko du
GIPUZKOAKO HITZA-n gaiaz erreportajea egin dute. Sartu hara hemendik.