Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Donibaneko saneamendu lanek 5 urte inguruko iraupena izango dute

Obra zatika egingo da, Bonantzako eremutik abiatuta, 25 metro inguruko tarteei eraginez. Bizilagunek etxeetako harguneak berritu beharko dituzte.

Juanba Berasategi Kulturguneko aretoa ia beterik, aurkezpen saioa hastear zenean.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/10/15

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten, Juanba Berasategin egindako informazio saioan, hamarkada bat baino gehiago enkistatuta daraman Donibaneko saneamendu arazoaren konponbide izan nahi duten obren plangintza. Bilkura horrekin parte hartze prozesu bat abiarazi dute, kulturgunean bertan den erakusketarekin jarraituko duena. Izaskun Gomez Pasaiako alkateak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak eman zituzten azalpenak.

Erakusketa publikoa ikusgai egongo da azaroaren 11 arte, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 19:00etara. Bertan aukera izango da proiektuko edukiak kontsultatzeko nahiz ekarpen eta iradokizunak egiteko, horretarako jarritako kutxa batean utziz. Informazio-material guztiak eskuragarri daude, halaber, udalaren webgunean.

Lanen plangintza
Obra zatika gauzatuko da, 25 metro inguruko segidako tarteei eraginez. Tarteari dagokion lanketak zazpi fase izango ditu, eta horietako bakoitza astebetez luzatuko dela aurreikusi dute; alegia, eremu bakoitzean bi hilabete inguruko obrak egin beharko dituzte. Bonantzako zonaldetik ekingo diete lanei; hartara, zati horrekin amaitu arte ez litzateke zati berri bat hasiko, ahalik eta afekzio gutxien eragitearren.

Aipaturiko epeekin, eta kontuan hartuta 25 metroko lur eremua egokitzeko ia bi hilabete beharko dituztela, lanek 2,5-3 urte inguruko iraupena eduki beharko lukete orotara.

Dena den, teknikarien soluzioak kontuan izan du Donibane “barruti turistikoa dela, bizitza sozial nahiz komertzial handikoa”, eta beraz, urteko hainbat datetan obrak etengo dituzte, harik eta bizilagunen nahiz bisitarien egunerokoa erosoagoa izan dadin. Goizeko lehen orduak eta arratsaldeko azkenak ere saihestuko dira, eta baita asteburuak, jaiegunak eta opor garaiak ere.

Geldiune horiek kontuan izanda (Gabonak, Aste Santua, udara…), obrak urtean 7 hilabetez egongo lirateke martxan denera, eta beraz, gutxienez 5 urte beharko lituzkete horiek bukatzeko.

Lanen nondik norakoak
Teknikariek aurkeztutako konponbidea serieko ponpaketa txikiak jartzean datza, zangetan sakontzea saiheste aldera. Horretarako baliatuko duten teknikak sakonera gutxiko zangekin lan egitea ahalbidetzen du, altuera 1,30 metrora mugatuz eta luzera 25 metrora.

Aipatutako lan moduak aukera ematen du makineria arinarekin lan egiteko -bestelakoak ez baitira kabitzen Donibaneko kale nagusian-, eta baita etxebizitzei kalte egiteko arriskua murrizteko nahiz zangak txapekin estaltzeko lanak egiten ari ez direnean, gainetik ibiltzea ahalbidetzeko behin-behinean.

Ahalik eta gehien murriztu nahi dute sarean sartzen den ur bolumena, horretarako euri urak eta ur zikinak banatuz. Hori egin ahal izateko, hainbat bizilagunek (38-40 bat etxebizitza) orain arteko harguneak berritu beharko dituzte, saneamendu sare berrira lotu ahal izateko.

Horren kostua nork bere gain hartu beharko du hasiera batean, baina Izaskun Gomez alkateak gaurko topaketan adierazi du udala, eragindako gainerako erakundeekin batera, hainbat formula aztertzen ari dela, bizilagunei laguntzak eta erraztasunak emateko, euren kontu egin beharreko obra ez dadin familientzako “ezin gaindituzko arazoa” izan.

Saneamendurako lanek hainbat zerbitzu berritzea ahalbidetuko dutela iragarri dute arduradunek, hala nola, edateko uraren hornidura, elektrizitatea eta telefonia.

Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak aurkezturiko proiektua egikaritzeko aurreikusitako inbertsioa 4.638.000 eurokoa da. Konponbide teknikoak jada jaso du eragindako bi erakundeen adostasuna -Añarbeko urak eta Ura-.

 

Erlazionatutako edukiaDonibaneko saneamenduaren aurreproiektua aurkeztuko dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.