Mari Oiartzabal eta Karmele Urtxulutegi, HITZAren zozketaren irabazle
Oiartzabalek Zumaiako Ongi Etorri alokairu turistiko batean asteburu pasa egiteko aukera izango du. Urtxulutegik, berriz, Mahala esnekien sorta eraman du etxera.
HITZAkide Harpidedunentzat eta HITZAkideentzat zozketa berezia abian izan du OARSO BIDASOKO HITZAk azken asteetan. Bada horiek badute irabazlea: Mari Oiartzabal Etxebeste oiartzuarra eta Karmele Urtxulutegi Lasa sanjuandarra izan dira onuradunak. Beraz, zorionak haiei, eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei.
Oiartzabalek Zumaiako Ongi Etorri alokairu turistiko batean asteburu pasa egiteko aukera izango du. Urtxulutegik, berriz, Mahala esnekien sorta ederra eraman du etxera.
HITZAkide Harpidedun eta HITZAkide izateak baditu abantailak. Oarso Bidasoko euskarazko hedabidearen edukiekin gozatzeaz gain, bestelako onuren jabe dira proiektuarekin bat egin dutenak.