Asteburu honetan bai, Lezoko kirol talde guztiak lehian
Saskibaloiko herrialdeko ligen hasierarekin, Lezoko talde guztiek izango dituzte lehiak asteburuan. Herrian orotara hamahiru talde daude.
Jaixki AFTk talde bakarra du aurten, Gipuzkoako Hirugarren Mailan. Aurreko asteburuetan futboleko, eskubaloiko eta areto futboleko Lezoko taldeek euren ligei ekin diete. Honetan, Kurkubi saskibaloi taldea gehituko zaie horiei guztiei. Beraz, taldeak atera ahal izan dituzten klub guztiek dute datorren asteburuan lehia.
Ondoko taulan, Lezoko taldeek non, noiz eta noren kontra jokatuko duten ikus daiteke.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Allerru-Mutriku, bihar (larunbata) 16:15ean Plazetan.
Emakumeen Gorengo Maila
- Allerru-Dunboa Eguzki, bihar (larunbata) 18:30ean Plazetan.
Gizonen Gazteen Lehen Maila
- San Marcial-Allerru, etzi (igandea) 19:30ean Irungo San Jose Obrero zelaian.
Neska kadeteak
- Santo Tomas Lizeoa-Allerru, etzi (igandea) 14:30ean Donostiako Berioko zelaian.
Mutil kadeteak
- Allerru-Trintxerpe, bihar (larunbata) 11:30ean Plazetan.
Haur Maila, mutilak
- Allerru B-Allerru A, bihar (larunbata) 10:00etan Plazetan.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Munttarpe-Arrate Eibar, bihar (larunbata) 16:30ean Bekoerrotan.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Pulpo-Munttarpe, bihar (larunbata) 19:00etan Zumaiako Lubaki kiroldegian.
Neska kadeteak
- Astigarragako Mundarro-Munttarpe, bihar (larunbata) 18:00etabn Astigarragako kiroldegian.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Idiazabal-Gaintxu, gaur (ostirala) 22:30ean Idiazabalgo Zelaa kiroldegian.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Antiguo Futsal-Jaixki, bihar (larunbata) 18:00etan Donostiako Pio Baroja kiroldegian.
SASKIBALOIA
Junior neskak
- Kurkubi-Ibaeta Bera Bera, gaur (ostirala) 20:30ean Bekoerrotan.
