Soinu-resiliente iniziatiba Lekuona Fabrikan izango da
Munduan barrena ibili ostean, Gipuzkoara itzuliko da Soinu-Resiliente —Sonora Resiliente— iniziatiba biosortzailea.
Munduan barrena ibili ostean, Gipuzkoara itzuliko da Soinu-Resiliente —Sonora Resiliente— iniziatiba biosortzailea. Arte piezez gain, hiritar teknologiak garatu ditu musikaren bidez natura interpretatu, eta internet bidez irratia bailitzan entzuteko. Hilaren 25etik 30era Errenteria-Oreretan izango da, Lekuona Fabrikan zehazki, eta epe horretan, prestakuntza saioak eta topaketak antolatu ditu parte hartu nahi duten pertsonentzat, nazioarteko topaketa eta kolaborategia egingo baititu bertan..
Erdialdeko Amerikan egindako arte eta teknologia laborategietan parte hartu duten hainbat pertsona gonbidatu dituzte zer eta nola egin duten azaltzeko. Lehen Hazi Soinua Lekuona Fabrikan sortuko dute, eta laborategi horretan, Oarsoaldeko lantalde bat izango du lagun iniziatibak; Hazi Soinua instalazioak, Lekuonan izango du bizilekua.
Informazio gehiago jasotzeko edota parte hartzeko, hemen sakatu.