Sorturen kongresuaren harira, herri batzarra Lezon
Herri batzarra 19:30ean abiatuko dute, Ibaiondon. Bi aztergai nagusi izango dituzte gai ordenean alderdiko militanteek.
Abuztuan Oiartzunen egin zuten kongresuaren prestaketarako saioa. Lezoko Sortuk, alderdi politikoak egitekoa duen kongresuaren harira, herri batzarrera deitu ditu herritarrak hilaren 21erako (osteguna). 19:30ean ezarri dute bilkura ordua, Ibaiondon.
Aztergaien artean bi izango dituzte: batetik kongresuaren kokapena, eta bestetik ponentzia organizatibo-politikoaren aurkezpen eztabaida.
