Saneamenduaren proiektu "osagabe eta hobegarriaz" hausnartzeko bilera
Ostegunean, 19:00etan, herri batzarra egingo dute hainbat sanjuandarrek Juanba Berasategiko Kultur Aretoan. "Kaltetu gisa" nola erantzun aztertuko dute.
Datorren ostegunean, hilak 21, 19:00etan, Donibaneko liburutegiaren ondoan dagoen Kultur Aretoan biltzera deitu dute hainbat sanjuandarrek, Foru Aldundiak, URAk, Añarbek eta Pasaiako Udalak barrutiko saneamendu-sarea osatzeko aurkeztu berri duten proiektuaren harira.
Joan den ostegunean jarri zuten jendaurrean aipaturiko erakundeek saneamendurako proposamena, eta horri “osatugabea eta hobegarria” iritzi diote zenbait bizilagunek. Hori dela eta, “kaltetu gisa” zer egin dezaketen ikusi eta hausnarketak partekatzeko elkartuko dira etzi.