Luzuriaga eta Molinao arteko aparkaleku berria martxan da
Topoa lurperatzeko lanen ondorio da aparkatzeko espazio berria. Dagoeneko hogei bat plaza erabilgarri daude, eta beste hainbat gaitzeko lanean dihardute.
Eskalantegi kalearen bukaeran, Luzuriaga fabrikaren eraikina pasata, hainbat aparkaleku berri gaitzen ari dira udaleko langileak. Ibilgailuentzako eremu berria topoa lurperatzeko obren ondorio zuzena da, izan ere, gaur egungo aparkalekuak (anbulatorioaren eskuinean dagoena) hainbat toki galduko baititu laster, lan berberen kausaz.
Galduko diren plaza horietako batzuk ordeztea du helburu aparkatzeko gune berriak. Pasaiako Udalak ez du ofizialki iragarri zenbat autorentzako espazioa sortuko den, baina dagoeneko hogei bat kotxe aparkatzeko lekua badago, eta beste hainbat plaza sortzeko lanek aurrera darraite.