Antxoko anbulatorioa Luzuriagako etxeetan kokatzea eskatu du EH Bilduk
Osasun zentroa Luzuriagako I. faseko etxeen behealdera lekualdatzeko eskatu du koalizioak, behin betikoaren eraikuntza "gehiegi atzeratzen ari delako".
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrari eskatuko dio Antxoko anbulatorioa Luzuriagako I. faseko etxebizitzen behealdean behin betiko birkokatzeko, Luzuriagako II. fasearen eraikuntza “gehiegi atzeratzen ari delako”.
Antxoko osasun zentroak hamar urte daramatza behin-behineko kokalekua beharko luketen barrakoietan zerbitzua ematen. EH Bilduren ustez “onartezina” da lehen mailako azpiegitura publikoaren egoera: “Hainbeste denbora eta promesen ondoren modulu aurrefabrikatuetan behin-behinean funtzionatzen jarraitzen du”. Anbulatorio berria Luzuriagako II. faseko etxebizitzen behealdean da eraikitzekoa.
Rebeka Ubera legebiltzarkideak egindako galderei esker, bilkideek jakin ahal izan dute Luzuriagako bigarren lan horiek ez dutela oraindik hasteko data ofizialik, eta ondorioz, “eta lehentasun handiko gaia dela kontuan hartuta”, EH Bilduk Legebiltzarrean galdegingo dio Jaurlaritzari anbulatorioa behin betiko birkokatzea Luzuriagako lehen faseko etxabeetan (lokal horiek Visesarenak dira, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa).