Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Martxan dira Enplegu Planak

Edozein planetan sartzeko beharrezkoa da Lanbiden alta emanda izatea enplegu eskatzaile gisa,eta gazteen kasuan, baita Gazte Sistema Bermean ere.

Enplegu planen aurkezpena gaur. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/10/25

Enplegu Plan Orokorra eta Gazte Enplegu Planean lanean ari da Errenteriako Udala, eta  Lanbideren orrialdean kontsulta daitezke 41 lanpostuen eskaintzak, Hori, aurten garatuko den enplegu planen lehen zatia. Izaqn ere, datozen asteetan Berpiztu programaren barruan planteatuko den deialdia jarriko da abian, eta deialdi horretan bideratuko dira kontratazio pribaturako laguntzak. Azken horietan, 96 kontratazio sustatzea aurreikusten da inguruko enpresetan. Horietatik aparte, 20 kontratazio publiko gehiago egiteko aukera ere egongo da.

Enplegu Plan horiek Lanbideren diru laguntzari esker, eta Oarsoaldeko lau udalen ekarpenarekin egin ahal izango dira.

Langabeei begirako lanpostuak eskainiko dituzte planek. Langabe kopurua jaistetik harago, aipatu planek hiru helburu zehatz dituzte: Errenterian zein eskualdean enplegua sustatu; langabeei lan merkatura sartzen lagundu; eta azkenik, lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea.

Enplegu Plan Orokorra, Oarsoaldean

Plan Orokorrak 63 lanpostu eskainiko ditu Oarsoaldea osoan: 58 arlo publikoan—horietatik 31 Errenteriako Udalean, bost Oarsoaldea Garapen Agentzian, eta gainontzekoak beste udaletan— eta lau lehenengo sektorean. Hala, elektrikariak, igeltseroak, errementariak, margolariak, garbitzaileak, eta lorezainak eskatuko dituzte eskaintza horietan. Administrari laguntzaileak, dinamizatzaile bat, eta delinatzaile bat ere bada eskaintzan. Oarsoaldeko lau herrietako batean erroldatuta egotea ezinbestekoa da, eta Lanbiden altan izatea.

Kontratazioetan, gainera, hainbat kolektibo lehenetsiko dira: Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutenak; 45 urtetik gorako eta 35 urtetik beherako pertsonak; iraupen luzeko langabeak; gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak; familia erantzukizunak dituzten emakumeak; genero indarkeriaren biktima diren emakumeak.

Kontratatutakoen %40 gutxienez, emakumeak izan beharko dute, eta %15 gutxienez 55 urtetik gorakoak. %30 DSBE jasotzen dutenak izango dira.

Akonpainamendu ekintzak dira berritasunik nagusienak aurten. Pertsona bakoitzaren enplegagarritasun diagnostikoa, enplegu teknikari baten ebaluazioa, eta zeharkako konpetentziak lantzeko 25 orduko prestakuntzak osatuko du.

Gazte Enplegu Planaren ezaugarriak

Hamar lanpostu eskainiko ditu udalak 30 urtetik beherako gazteentzako: Harreragile bat, bi administrari, digitalizatzaile bat, informatikari bat, gizarte langile bat, komunikazio alorreko langile bat, arkitekto tekniko bat,  eta erdi mailako bi teknikari.

Errenterian erroldatuta egon behar dute gazteek kasu honetan, Lanbiden alta emanda, eta Gazte Bermea Sisteman ere. Hemen ere, lehentasuna izango dute DSBEren jasotzaileek.

Udalak egingo dituen kontratazioak datozen hilabeteetan gauzatuko dituzte, azaroaren bukaeratik abenduaren 31 bitartean hasi beharko lirateke, hautaketa prozesuak, beraz, datozen asteetan egingo dituzte. Lanbiden edota Gazte Bermea Sisteman alta emateko tramitazioa hasteko gomendatu die udalak horietako enplegu planen batean parte hartu nahi duten herritarrei.

OArsoaldea Garapen Agentzian, udaleko web orriko Enplegu Eskaintza Publikoaren atalean, edota Zu Zure Udala arreta zerbitzuan eskura daiteke informazioa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.