2022ko Euskaraldirako dinamizatzaile bila ari da Lau Haizetara
Aldi baterako kontratua eskaini du euskaltzaleon topaguneak, lau ordukoa astean, eta 2022an zehar lanaldia luzatzeko aukera ere aurreikusi du.
Datorren urteko Euskaraldirako dinamizatzaile bila ari da Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, eta horri begira, lanpostua betetzeko deialdia egin du. Talde dinamizaziorako eta motibaziorako grina duen pertsonaren bila ari da elkartea, eta bultzatzen dituen proiektuetan inplikazioa eta konpromisoa izango duena. Teknologia berrietan oinarrizko trebetasuna beharko du, eta komunikaziorako gaitasuna.
Aldi baterako kontratua eskaini du euskaltzaleon topaguneak, lau ordukoa astean, eta 2022an zehar lanaldia luzatzeko aukera ere aurreikusi du.
Interesatuek curriculuma posta elektronikora bidali beharko dute azaroaren 1 baino lehen.
